Elgoibarko parte zaharra oinezkoentzako gune bihurtzeko helburuarekin, bi ordenantza berri onartu ditu Udalak. Batetik, ibilgailuen aparkaleku mugatua arautzen duena, eta bestetik, herri barruan ibilgailuen joan-etorria arautzen duena. Lehena betetzeko, doako OTA zerbitzua jarriko da Plaza Txikian eta inguruetako aparkalekuetan. Gehienez ordu eta erdiz aparkatu ahal izango da gune honetan.
Ordenantza berrien NONDIK NORAKOAK:
♦ Herri barruan ibilgailuen joan-etorria arautzeko ordenantza
• Ibilgailu pribatuek ezingo dute Errosario, San Bartolome eta San Frantzisko kaleetan, zein Nafarroa plazan sartu edo ibili.
• Zamalanak egin ahal izateko tartea goizeko 07:00etatik 11:00etara murriztuko da astegunetan. (Orain arteko zamalanetarako ordutegia: 6:00-12:00 eta 15:00-17:00 lanegunetan).
• Asteburuan galarazia dago gune honetan autoz ibiltzea.
• Ordenantzak ez die honako hauei eragiten: lanean ari diren suhiltzaile zerbitzuei, anbulantziei nahiz segurtasun indarrei, taxiei, mugikortasun murriztua duten pertsonei eta ordenantzak zehazten duen eremuan kokatuta dauden establezimenduetako jabeei edo lantokiei. Azken hauek, beti ere, arrazoi justifikagarri bat azaldu beharko dute.
• Neurriak: Altueran 3,5 metro eta zabaleran 2 metro gainditzen dituzten eta 3.500 kilo baino gehiagoko pisua duten ibilgailuek sarrera galarazia izango dute. (*Salbuespena: 10.000 kilotik beherako ibilgailuek baimen bereziak eskatu ahal izango dituzte herri barruan sartzeko, baina 10:00ak baino lehen alde egin beharko dute).
♦ Ibilgailuen aparkamendu mugatua arautzeko ordenantza
• Plaza Txikian (Aita Agirre) dauden 70 aparkalekuei eta BBVA bankua egon zeneko eraikuntzaren pareko aparkamenduei eragiten die ordenantzak.
• Doako TAO (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua) zerbitzua jarriko da martxan.
• Ez da aparkatzearren ordaindu beharrik izango, baina gehienez 90 minutuz (ordu eta erdi) eduki ahal izango da autoa aparkatuta.
• Plaza Txikian eta inguruetan autoa aparkatu nahi duen orok, Banco Guipuzcoano parean jarriko den makinatik atera beharko du txartela.
• Isunak: 90 minutuko denbora tartea gainditzen duenari isuna jarriko zaio.
Isunik baxuena: 10 euro.
Isunik handiena: gruak autoa eramatea (gehienezko denbora bikoizten den kasuetan).
• Ordutegia: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00 (lanegunetan) 09:00-13:00 (zapatuetan)
• Araututako gunean behin aparkatu ondoren, 12 oprdu pasa arte ezin izango da berriz bertan aparkatu.
Alegazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera
Udalak azaroaren 24an egindako ohiko Udalbatzan onartu zituen bi ordenantzak. Une honetan, informazioa publiko egiteko fasean aurkitzen dira. Gauzak horrela, udaletxeko idazkaritzan espedientea aztertzeko eta alegazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera izango da abenduaren 28ra bitartean. Alegaziorik eta iradokizunik izango ez balitz, araudia behin betiko onartutzat joko da, eta erabaki berririk hartzeko beharrik gabe indarrean sartuko da.
|
aparkaleku alternatiborik? ander 2006-12-19 16:03:37 santa ana amaierako aparkalekua desagertua, eztakit non aparkatuko dudan hemendik aurrera | aparkatu 2006-12-19 17:00:45 aparkatu sigmako aparkalelu berrian (merkadillua ez dagoenian noski!!jaja) | Aparkamendua Ana 2006-12-19 18:05:49 90minutu gehienez, bestela izuna? Eta norbaitek erantzungo dit zer gertatzen den Urasandi auzoan? taberna pareko espaloi osoan autoak egoten dira aparkatuta, goiz, eguerdi eta arratsaldetan eta INORK EZ DITU IZUNAK JARTZEN.Guztiok dakigu Urasandi kaos bat dela kotxe asuntoetan.Eta nire galdera zera da: ZER EGIN BEHAR DUTE HAU KONPONTZEKO? mutil gazteen lokal bat dago bertan, eta gazte guztiak espaloian lagatzen dute kotxea (Udaleko zenbait senitarteko barne).Udalari erantzunkizunak eskatzea ez zen gaizki egongo.Baina zenbat aldiz protestatu dute bertako auzokoak? Nik uste dut hau aurpegira barre egitea dela, eta gero izunen kontuekin zatozte? Mesedez hau lotsagarria da, KONPONBIDE BAT BEHAR DUGU GURE AUZOAN. Udalaren erantzunaren zain. Eskerrik asko. | Ni adoz aurrekoarekin. jon 2006-12-19 20:19:39 ni adoz nago guztiz nere auretik idatzi dabanakin. | Herriak bizirik! iturriakoa 2006-12-20 12:49:06 Danok daukogu aparkalekuak erabiltzeko eskubidea eta ondo deritxot denbora batera mugatzea. Ez dot uste, ostera, erabagirik onena danik. Legea onartu eta indarrean dagoan bitartean hara eta hona ibiliko gara kotxeakaz, ordu eta erdiro hain zuzen be. Halan, berotegi efektua eragiten dauan CO2 gasaren isuria handitu egingo da. Arazo honeri aurre egiteko bi neurri proposauko neukez. Batetik, hutsik dagozan garajeen betetzea derrigorrezkoa dan kasuetan bakarrik atarako diralarik kotxeak. Neurri honek danon parte hartzea eskatzen dau eta kotxeen erabilera murriztea dakar. Bestetik, aparkaleku gehiago egiteko agindu beharko leuke udalak gaur egungo beharren arauera, aparkaleku kopurua arautzeko indarrean dagoan legea aldatzeko aukera aztertuz. "Ibili dagigun kotxea, ganoraz!" | Kalekoentzat kaltegarri errosario kalekoa 2006-12-20 15:11:27 erabaki hau beste auzokoen mesederako da eta ez kalean bizi garenentzat. auzokoek errazago aurkituko dute aparkalekua aldi baterako baina guk etxetik urrutiago utzi beharko dugu kotxea denbora gehiagorako laga nahi badugu. kalekoek nahi dugun denbora guztia uzteko baimena eduki beharko genuke. gainera, sigmako parking berrian ez da arratsaldetan lekurik egoten, urrutiago joan behar al dugu? guk ere gure aldetik zerbait egin beharko genuke, adibidez, uransadi eta san rokekoak jeitsi daitezela kotxe gabe, hor dauzkazue eskilara mekanikoak eta. kalekoek ere auzo horietara joateko hartzen ditugu! | ota 2006-12-21 10:11:19 Beti bezela udalak aldaketak egiten ditu iņungo alternatibarik proposatu gabe. Nun aparkatuko dute errosario, san bartolome, san frantzisko...kaleko bizilagunek? Oso polita da kaleak oinezkoentzat lagatzea baņa holako gauzak egin aurretik ondorioak neurtu eta afektatutakoentzat soluzioak eman behar dira. Eztakit nun duten burua udaleko arduradunek...Laster auzoetan ere OTA jarriko al digute espaloi gaņean aparkatzeko? | Kalea oinezkoentzako 2006-12-21 14:00:03 Niri ondo iruditzen zait oinezkoaren alde egitea. Duela urte asko oinezkoak kalea galdu zuen, eta bada ordua berreskuratzeko. Kotxea daukatenek gordelekua topatu beharko dute. Beraien arazoa da eta beraiek konpondu beharko dute, ez herri guztiak. | oinezkoentzat 2006-12-21 14:44:38 Arazoa ez da beraiena. Herriarena da. Orain arte kotxea ibili ahal baziren orain alternatiba bat eskaini behar zaie kotxe jabeei. Ala bakotzak garage bat erosi behar al du? Hori al da konponbidea? | kotxeen zerga errosario kalekoa 2006-12-21 17:12:55 ni erdian bizi naiz eta ondo iruditzen zait kaleak oinezkoentzat izatea, baino otarena ez da logikoa bertan bizi garenontzat. etxetik urruti aparkatu behar badut egunero, kotxearen zerga zertarako ordaintzen dut? zergak ordaintzen ditugunez, herriaren arazoa da!! | kotxeen zerga antonio arrillagakoa 2006-12-22 10:14:02 errosario kalekoari, ados otarena konpondu beharrekoa dala bertakoekin, baina ez nahastu zergak ordaintzea kotxia non aparkatzeko eskubideakin, kotxea egunero donostira eramango bazenu aparkatzera ere, berdin ordaindu beharko zenituzke. Zergak kotxia zure izenean edukitzeagatik ordaintzen diez eta.. | antonio arrilagakoari errosario kalekoa 2006-12-22 11:40:38 egin nuen komentariarekin ez nuen esan nahi zergak ordaindu behar ez ditugunik, baina herriaren arazoa dela argi eta garbi utzi nahi nuen. aurretik dagoen beste baten komentarioan kotxe jabeen arazoa dela jartzen du eta. | ETA KOTXEAK NON? EU 2006-12-22 20:29:58 Ondo dago kalea oinezkoentzat izatea, baina bizi garen gizartean, nola? Agian kotxeak debekatu daitezke, edo hobe, udalak garaje bat oparitu herritar bakoitzari kotxea izkuta dezan. Egia da kotxea gehiegi eta neurri gabe erabiltzen dutela askok eta askok, baina horiek ogia erostera kotxez joaten jarraituko dute, ordu erdia nahikoa da-ta. Kaltetuak kalean bizi direnak izango dira. | debalde? nino 2007-01-23 09:09:54 Esan digute ota debalde izango dela, baina jarri duten makinan dirua sartzeko zuloa dago. Hauteskundeak eta gero, kobratzen jarriko digute, baina ordurako berandu izango da. Udal honek beste bat irentsiaraziko digu. zergak eta ota ordaindu behar, arazoa konpondu gabe. | ALTERNATIBAK MP 2007-01-31 15:14:23 Herritar bakoitzak auto bat erosten badu Udalak 6000 aparkaleku antolatu eta bakoitzaren etxe aurrean (edo 50 metrotara) bernatu behar du? Autua gutxiago erabili ezazue, oinez gehiago saiatu eta garraio kolektiboa bultzatu. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |