Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Quebrantahuesos proba amaitu zuten 27 elgoibartarren sailkapenak eta denborak
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Mediateka


2007ko Inauteriak

Gida komertziala

Quebrantahuesos proba amaitu zuten 27 elgoibartarren sailkapenak eta denborak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-06-21 19:55
Klik haundi ikusteko
Sabiñanigon, Aragoin, korritzen da urtero Quebrantahuesos afizionatuentzako txirrindulari proba entzutetsu eta arrakastatsua. Aurten, 7.142 txirrindularik parte hartu zuten, eta hauetatik 27 elgoibartarrak eta sei mendaroarrak izan ziren. Lehen elgoibartarra Iñigo Ortuoste izan zen 6:05:45-ko denborarekin, sailkapen nagusiko 97. postuan.

Probaren irabazlea, Euskaltel eta Baque taldeetan aritutako Aitor Kintana profesional ohia izan zen 05:26:56-ko denborarekin. 204 kilometroko ibilbide gogor eta aldapatsua du Quebrantahuesos probak. Tourreko mendate mitikoak igotzen dira: Somport, Marie Blanque, Portalet, Hoz, e.a. Halere, urtetik urtera gorantz egiten du parte hartzaileen kopuruak. Hauen artean makina bat dira euskaldunak, gehiengoa ez esatearren. Elgoibartik ere 34 lagunek eman zuten izena, nahiz eta gero 27 herritarrek lortu zuten amaitzea. Hona hemen elgoibartarren eta mendaroarren denborak eta postuak:

ELGOIBARTARRAK QUEBRANTAHUESOSEN (POSTUAK ETA DENBORAK)

1) Iñigo Ortuoste (97) 6:05:42

2) Jorge Gonzalez (161) 6:13:24 

3) Miguel Correa (269) 6:22:28 

4) Jesus Mari Agirretxe (570) 6:37:35

5) Carlos Rodriguez (701) 6:42:51

6) Jose Antonio Ruiz (903) 6:48:58

7) Iñaki Gorosabel (917) 6:49:22

8) Ruben Lopez (943) 6:50:05

9) Alberto Mugica (1105) 6:56:31

10) Javier San Andres (1147) 6:57:54

11) Aitor Loidi (1594) 7:12:59

12) Gorka De La Horra (1198) 7:19:32

13) Alberto Seijas (2041) 7:26:36

14) Oscar Zabala (2641) 7:40:54

15) Iker Kanalaetxeberria (3717) 8:12:56

16) Aitor Aizpiri (4092) 8:23:39

17) Andoni Etxeberria (4276) 8:30:04

18) Ricardo Huidobro (4381) 8:34:37

19) Iosu Mendikute (4435) 8:36:57

20) Iñigo Loiola (4691) 8:47:17

21) Eduardo Arrona (4880) 8:55:59

22) Alberto Agirreazaldegi (5451) 9:26:30

23) Inasio Garmendia (5614) 9:38:44

24) Juan Jose Etxeberria (5649) 9:41:23

25) Jose Manuel Esnal (5676) 9:43:41

26) Josu Etxeberria (5762) 9:52:29

27) Jesus Mari Lertxundi (5851) 10:01:01

Mendaroarrak Quebrantahuesosen

1) Igor Rey (231) 6:20:17

2) Ignacio Diaz (271) 6:22:34

3) Miguel Angel Urkiza (986) 6:52:07

4) Enekoitz Elorza (2396) 7:35:11

5) Igor Iraolagoitia (2915) 7:49:06

6) Jabier Rubio (3007) 7:51:42


Aitor Kintana, profesional ohia, Quebrantahuesoseko irabazlea, helmuga zeharkatzen
Aitor Kintana, profesional ohia, Quebrantahuesoseko irabazlea, helmuga zeharkatzen
Ia 8.000 partaideren artean denetariko txirrindulariak daude. Afizionatuentzako proba izan arren, aurreneko postuetan txirrindulari profesional ohiak, berriz profesional izateko beren burua probatzen ari direnak edo profesionalak adina ibili eta entrenatzen diren txirrindulariak ikus daitezke.
Maila handiko parte hartzaileak
Diogunaren lekuko da aurtengo sailkapenean lehenengo postuetan aurki ditzakegun izenak: Aitor Kintanaz aparte, Felix Garcia Casas bigarren sailkatua ere profesional ohia da: Bianchi, Festina, Big Mat eta beste talde askotan ibilitako gregario paregabea. Espainiako Itzulian bosgarren egin eta gero, talderik gabe geratu zen. Gutxik ulertu zuten arren, bizikletan ibiltzen jarraitu eta bigarren aukera baten zain dago.


Zikloturista probetako aurpegi ezagunak
Hirugarren postuan Ivan Santurce, zikloturista probetako erregea sailkatu zen. Lagos de Covadongan eta Ramontxo lasterketan garaile, eta Quebrantahuesos bat baino gehiago irabazi ditu iraganean. Halere, profesional ohien aurrean amore eman behar izaten du. 5. postuan Mikel Azparren helmugaratu zen, Azpiru Inmobiliariako jabea. 23 urtez azpiko talde bat dauka honek eta sarritan beraiekin entrenatzen du. Esan beharrik ez dago maiz egurra ematen diela. Zikloturisten artean sobera ezaguna da, aurten Larrau-Larrau proba irabazi zuen. Azkenik, 9. postuan Santiago Armero, Ziklokrosean Espainiako onenetarikoa, aurki dezakegu. David Seco ere hartu du mendean batzuetan. Mendiko bizikleta eta Mendiko duatloietan ere puntan ibiltzen den horietakoa. Zerrenda honekin argi laga nahi izan dugu Quebrantahuesosen aurrean ibiltzeko behar den maila.

Afizionatuak ala profesionalak?
Arkaitz Mugica elgoibartarrak badaki zerbait, bigarren eta hirugarren izatea lortu baitzuen duela urte batzuk. Alegia, badirudi Quebrantahuesos profezionalizatu egin dela azken aldian. Honek berarekin dakarren guztiarekin. Hala ere, bakoitza bere erritmoan joateko guztiz libre da –hori da gomendagarriena- eta benetako zikloturista martxa batean bezala ibili. Asko dira konpetizio kutsu horren kexu ageri direnak ere, baina beste batzuk gurpil horretan sartu dira. Gero eta zurrumurru gehiago entzuten da afizionatuen artean dopina zabaltzen ari ote den. Mundu horretan zabiltzatenok gertuagoko informazioa izango duzuelakoan eztabaida polita izan daiteke hau. Gonbitea eta enbitea botata daude.

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko