|
Ilara luzeak Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunerako sarrerak erosteko |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2009-01-21 11:16 |
Jende ilarak Iriondo tabernaraino ailegatu ziren atzo Pirritx eta
Porrotx pailazoen ‘ Piratak’ ikuskizunerako, -otsailaren 1ean Olaizaga
Kiroldegian- sarrera preziatuetako bat eskuratzeko. Lehen saiorako ( 16:30etan)
sarrera denak saldu zirela jakinarazi dute Gazteria Saileko arduradunek.
Sarrerak eskuratzeko bigarren aukera bat
izango da gaur, 18:30etik aurrera, hain zuzen, bigarren saiorakoak
salduko baitira Herriko Antzokiko leihatilan.
 700 sarrera inguru saldu ziren Pirritx eta Porrotxen lehen saiorako. |
 Irudi ikusgarria: Ilarako batzuk sarrera gabe ere geratu ziren. |
∞Lotura duten albisteak:
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |