| Gaztelekuko eta ludotekako lanak udaberrirako amaituko dituzte |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2006-12-19 08:40 | |
|
Aikia S.L. enpresak lau hilabete eta erdiko epea eta 372.205,72 euroko aurrekontua izango du gaztelekua eta ludoteka egongo diren lokalen egokitzapen lanak amaitzeko. Gabriel Krutzelaegi kaleko Babes Ofizialeko Etxeen behealdean kokatuta egongo dira haur eta gaztetxoei zuzenduriko bi zerbitzuok.
Aikia S.L enpresak irabazi zuen gaztelekuko eta ludoteka izango diren lokalak egokitzeko Udalak atera zuen lehiaketa irekia. Lanak amaitzeko lau hilabete eta erdiko epea izango duenez, udaberrirako obra guztiak amaituta egon beharko dira. Gaztelekua eta ludoteka, Euskararen Erabilera Sustatzeko 2003-2006 Plan Estrategikoaren baitan kokatzen dira bi proiektu hauek.
Gaztelekua:
• Norentzat: 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko ekintzak eskainiko ditu gaztelekuak
• Gaztelekuaren banaketa: Gela balioanitza, tailerra, sukaldea, hezitzailearen gela, mahai jokoen txokoa, biltegia, ikus-entzunezkoen gela eta ordenagailuen gela izango ditu.
• Hedadura: 160 m² erabilgarri izango ditu.
Ludoteka:
• Norentzat: 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Gehienez 73 pertsonentzako lekua izango du, aldi berean. • Ludotekaren banaketa: psikomotrizitate gela, jolas gela, Antzerki txokoa, eraikuntzarako gela, irakaslearen gela eta irakurketa gela izango ditu.
• Hedadura: 160 m² erabilgarri izango ditu.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























