Menu Content/Inhalt

Barren astekaria

Mediateka


2011

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Armaitxako Joxe PDF Inprimatu ePosta
Izarren Hautsa   
2009-01-16 10:48
Klik haundi ikusteko
Baietz esan zenigun, Joxe. Prest zeundela Francori ipinitako bertsoak abenduan izan genduan Elgoibar bertsotan! afari-jaian kantatzeko. Pozik eta harro geunden Armaitxa ere gure artean izango genuelako, baina, hilabeteren faltan, gaixorik zeundeneko errekadua jaso genduan. Zure bertsoak entzun gabe geratuko ginen penak inguratu gintuen, baina, zuk hala eskatuta, Josu etorri zen zure hutsunea betetzera. Polita izan zen. Semeak kantatu zuen, baina aita ikusi genuen oholtza gainean. Ikus bideoa (25. eta 33. minutuen artean abesten ditu aipaturiko bertsoak Josu Zubizarretak)
 
Klik haundi ikusteko
Aurtengo otsailaren 4a diferentea izango da, Joxe. Zuen etxera ailegatzen garenean, ez zara atarian gure zain egongo, urduri, hara eta hona, eskuak poltsikoetan dituzula. Edo, behar bada, han egongo zara; akaso ez zaitugu ikusiko, baina baliteke inguruko mendiren batetik guri begira egotea, gero berriz ere alde egiteko. Zu egon ala ez, aurten ere joango gara zuenera,  eta etxekoek baimena ematen badigute, zure omenez Salbea kantatu eta datorren urtera arte agurtuko gara.

 Bertsoa izan da zure eta gure arteko lotura egin duena, Joxe, eta bertsotan agurtu nahi zaitugu.  Hori bai, atrebentzia handia ez bada, errekadu txiki bat ere eman behar dizugu: akordatzen bazera, eman goraintziak Santa Eskea hainbeste estimatzen zuten gainontzeko baserritarrei. Esan haiengatik hasi ginela duela 16 urte, eta segitu egingo dugula atea zabaldu eta limosna botatzen digun baserritar bat dagoen artean.     

Sallobentetik malkotan
herriratu da erreka,
gure artetik joan baita
joan, Joxe Zubizarreta.
Zeruan jarriko dugu
gaurtik aurrera arreta,
gauero izar berriak
keinu egingo du eta.
Urrutira joan zara
gu utziz penaz beteta,
bertsoen dirdira lagun
gogoan zure berbeta.
Santa Ageda bezperan
kanturako hartu beta
kopla bat Armaitxarentzat
bihotz bihotzez gordeta.


Aurten ere otsailak 4
Santa Ageda bezpera,
izarra gidari hartuz
kantura irtengo gera;
baserritik baserrira
etxe batetik bestera.
Ailegatzen garenean
gu Armaitxako atera
ate ostean ez baina
nonbait begira ote da?!
Kantuz ailegatuko da
gure oroitzapenera
edo bazterren batetik
bertsozaleon artera;
gure kopla bakoitzean
kantuan jardungo zera.

Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea
     (Bertsoak: Irati Agirreazaldegi)




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak

Omenaldi polita
Bertsozale 2009-01-16 13:30:27
Bertso ederrak Irati. Agur eta ohore Armaitxari.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

Bideo eta argazkiak



San Bartolomeak 2012

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


Txiki Eguna abuztuaren 26an, a...
2013ko Txiki Eguna, abuztuaren 26an, astelehenean, ospatuko dugu aurten elgoibartarraok.
(elgoibarren.net)

Txiki eguna noiz da?
Aurten abuztuak 25 igandea izanik, noiz izango da ...
(Hergon)

MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari