Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-18 12:55
Arzuaga ahizpak jaiotza irabazlearekin
Arzuaga ahizpek aurkeztutako jaiotzak irabazi du Elgoibarko Parrokiak antolatzen duen XX. Jaiotza Lehiaketa. 46 taldetan banatuta, 14 urtez azpiko 181 haurrek parte hartu dute aurten.
• Igeltsuarekin eginiko jaiotza irabazle
Irati eta Miren Arzuaga ahizpek igeltsuarekin egin zuten jaiotza dotore eta originalak lortu zuen lehen saria. Bigarren saria, berriz, Mikel Arriola, Koldo Errasti, Jon Etxaniz, Igor Loidi eta Miguel Montesek osatutako taldeak eskuratu zuen. Olaia Irigoien eta Haizea Begiristainentzat izan zen 3. saria.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Haurren irudimenak mugarik gabea da. Diogunaren lekuko dira, Jaiotza Lehiaketara aurkeztu ziren itxura eta era guztietako 46 jaiotzak. Sarriagotan ikus daitezkeen buztina eta plastilinaz gain: ogia, lekaleak, arkatzak, papera, mazapanak, igeltsua… edozerk balio du jaiotzako irudiak egiteko. Elgojaiotzako 3 kidek, Gipuzkoako Belenzaleen lkarteko kide den Jose Maria Zendoiak eta Aurori Anton elgoibartarrak osatu zuten epaimahaiak ez zuen lan erraza izan. 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
• Jaiotza guztiak Errosario kalean daude ikusgai, Errosario kaleko 9. zenbakian dagoen lokalean.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

14 urtetik beherakoak?
herritarra 2006-12-18 18:15:58
Lehiaketa guztixetan gauza iguala pasatzen da. 14 urtetik beherakuentzat diala esaten da, baina hor atzian gurasuen eskua argi ta garbi ikusten da. Guraso abilenak ditxuanak irabazten du jaiotza lehiaketa, eta aitxa perretxiko zalia dakanak irabazten du perretxiko lehiaketa. Zertarako antolatzen dia lehiaketa hauek?
Gurasoak!!!!!
Atxolin 2006-12-18 18:40:40
Egi osoa zurea. Neu ere bat nator. 
Hortarako, hobe da ez egitea lehiaketa gisa. Bakoitzak egin dezala nahi duen eran, inongo lehiaketa gabe.
pika pika
Barbol 2006-12-18 19:55:12
Pike pixkat ikusten dut guraso batzuengan.Utziko al diozue garaipen polit hau ume hauei disfrutatzen.
Gauzak argitze aldera
Nerea 2006-12-19 07:56:37
Lehiaketa honen inguruan gauzatxo bat baino ez neuke esan nahi. Oinarrixetan argi eta garbi esaten zauan, jaiotzak egin izanaren merezimendu oso-osua umientzat izan arren, gurasuek euren laguntzia eman zeikixela jaiotza horrek egitteko. Gauza bat bai behintzat eskertuko neukela: gauzak botatzen hasi aurretik, informau zaittezte, mesedez.
Beti berdin
Parte hartzaile baten gurasoa 2006-12-19 10:58:41
Beti gabiltza berdin. Eta beti gurasoen komentarioak izaten dira zatarrenak. Badirudi gure artean enbidia sortzen dela. Arrazoi guztia ematen diot Nereari, lehenik eta behin informatu ondo zer jartzen duen paperak eta gero hitz egin. Nik ikusi nituen jaiotzak igandean, eta nire kiniela egin ere, eta hau sorpresa! nik jarritako lehenengo hiruretatik bakarra asmatu nuen, eta beste biek 5. eta 7. sariak jaso zituzten, eta tartean niretzako saria jasotzeko modukoa zen beste batek ez du batere jaso. Ikusi hor gurasoen lana non gelditu den! Habilak izango ziren bai, baina ez dute saririk izan. Mesedez, utzi enbidiak eta protestak alde batera, eta hasi pentsatzen datorren urterako aurkeztuko duzuten jaiotza nolakoa izango den. Nekatu pixka bat burua eta esan zuen seme-alabei nola, eta zerez egin daitezken jaiotzak eta esan zuek ere prest zaudetela laguntzeko, zuen seme-alabek hori eta gehiago merezi dute eta.
Umeak baino okerrago!?
Mai 2006-12-19 11:23:32
Askotan entzun izan dugu "umeak baino okerragoak zarete". Uste dut buelta eman behar diogula esaera honi: aurrerantzean "helduak baino okerragoak zarete" esartea proposatu nahi dut. Umeak ixil-ixilik dauden bitartean, hamen gabiltza ustez helduak garenok bata besteari mokoka. Zergatik eta umeei luzatutako lehiaketa batengatik?! Ez dakit Iratik eta Mirenek hau dena irakurtzeko aukerarik izango duten, baina ez nuke nahiko. Min hartuko lukete. Inork ere ez ditu zoriondu! Hamaika nagusi irten dira egunotan elgoibarren.net-en zerbait irabazi dutelako, eta denek jaso dituzte gure zorionak eta txaloak. Baina Iratik eta Mirenek ez. Helduon ustelkeriak eraginda, umeak ahaztu egin ditugu. ZORIONAK IRATI, ZORIONAK MIREN!
gurasoak.....
2006-12-19 12:34:10
Ni herritarra-rekin bat nator. Jaiotza asko ikusita, gurasoak jaiotza egiten, eta ez semeari laguntzen ikusten ditut. Ni txikitan jaiotza egindakoa naiz. Lagun artean egiten genuen, iņungo laguntzarik gabe eta naiz ta lehenengoen artean ez geratu edarki pasatzen genuen. Nik jaiotza leku itxi batean egitea proposatuko nuke. Beharrezko materialak bertara eraman eta umeek egin dezatela. Orduan benetan ikusiko da zein den abillena. Gaur egungo guraso askok beraien semea kopa eskuan dutela ikusi nahi dute. Ikastolako etxeko lanekin berdin laguntzen badiete, edarki eginda eramango dituzte.
Abillena?
Mai 2006-12-19 13:24:58
"Orduan benetan ikusiko da zein dan abillena" diozu. Hori al da jakin nahi duguna? Hori al da lehiaketa hauen benetako helburua? Ezezkoan nago. Ez dut uste lehiaketa hauek "abillena" zein dan erabakitzeko prestatzen direnik. Lehiaketa hauek aitzakiak baino ez dira beste balore eta helburu batzuk lortzeko. Norgehiagokak nagusitzen direnean ere nahi beste izango dituzte: Abillena, azkarrena, argiena, ederrena, ...
bai, abillena
2006-12-19 14:22:16
Zergaitik jartzen dira sariak orduan? partaide guztientzat sari berdiņak egon daitezela. Ez ezazu zure burua engaņatu.
Sariak zertarako?
Mai 2006-12-19 16:41:27
Sariak jartzen dira, nere ustez, haurrak motibatzeko. Lehiaketaren formulak haurrak estimatu egiten ditu eta enpeņo gehiago jartzen dute, baina ez nuke pentsatzerik nahi lehiaketa hau antolatu dutenak jaiotzak egiten dagoen haurrik abillenaren billa dabillenik. Hala ere, zure eta nere artean eztabaidan segitu beharrean, behar bada, egokiagoa izango da antolatzaileek zerbait esatea. Nere burua ez engainatzeko esaten didazu; estimatzen dizut aholkua, baina, lasai, zorionez oraindik ere banaiz neure burua zaintzeko gauza, engainu eta guzti.
jaiotzak
2006-12-19 16:58:22
Pozten naiz zure burua zaintzeko gai zarelako. Nik ez dut dudatan jartzen antolatzaileen asmo ona. Gurasoen portaera da dudatan jartzen dudana. Ala ere ezingo dugu iņoiz jakin zenbateraņo "laguntzen" dieten gurasoek semeei.Ez beintzat bakoitzak bere jaiotza etxetik eramaten duen bitartean. Nere garaian ere bazeuden izugarri jaiotza politak, ondoren ikastolan plastilinarekin bola bat egiten ez zekiten klasekideek aurkeztutakoak. Nere partez ZORIONAK beraien jaiotzak benetan egin dituzten ume guztiei. Horiek baitira benetan ahalegindu direnak.
Benetan lotsagarria
neu 2006-12-19 17:29:12
Benetan lotsagarria sortzen ari den eztabaida. Horrela pentsatuko bagenu guztiok 2007ko lehiaketa bertan behera gelditzeko arriskuan dago. Ni antolatzailea izango banintz behintzat ez nuke aurrera egingo horrelakoak entzun beharko banitu. 
 
Toki itxi batean antolatzeko diozue, bertara materiala eraman eta bertan egin, haurrak bakarrik. Horretarako larunbat arratsalde bat izan beharko zen, gaur egun haurrak libre daukaten egun bakarra izan daiteke eta.... Zein ongi!!! larunbat arratsalde guztia libre gurasoentzat!!!. Nor joango da haur hauek zaintzera? Zu prest al zaude horretarako? Aurten 181 haurrek hartu dute parte, oilotegi ederra guztiak elkarrekin jarriko bagenitu lokal itxi batean. 
 
Nire aldetik Zorionak ematea besterik ez. Irabazleei, parte hartzaile guztiei, eta nola ez, urtetik urtera antolatzen ibiltzen zareten katekista guztiei eta nola ez, ahaztu gabe zuen seme-alabek parte hartzeagatik jaso duten oparia eman duten dendari guztiei, edo zer pentsatzen duzue, izena eman duten haur guztiek ordaindu dutenarekin lortu direla sariak?
neu-ri
2006-12-19 18:08:42
Ez dot uste aurrekuan hitzak antolatzailien kontra jun dianik. Guraso askon jarreran aurkakoak izan dia. Ala ez da egixa guraso askok jaiotzan semiek baņo parte gehixo hartzen dabela? Ondo iruditzen al jatzu hori? Toki itxi batian eitxiana proposamen bat izan da. Toki itxi batian ezin al dabe gurasuek semiekin jaiotza ein? Hor bai baloreak lantzeko aukera bikaņa, 181 ume, beraien gurasukein elkarlanian. Ta ez, oin pasatzen dan bezala, ume asko aitxari begira jaiotza zela ietxen daban.
aitxari begira
neu 2006-12-19 18:18:39
Zuk uste umeak aitxari begira egoten direla? Ni ezezkoan nago baina horrela pentsatzen baduzu, aurrera. Eta nik ez dut esan hitzak antolatzaileen kontra juan dianik. Bakarrik antolatzailea izango banintz eta guzti hau ikusiko banu ez nukeela berriz antolatuko esan dut.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko