Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Soka Dantzako irudiekin argazki erakusketa osatu du Iņaki San Martinek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2009-01-14 11:07
Klik haundi ikusteko
 
Dantza eta argazkia elkartzen, hurbiltzen, saiatu da Inaki San Martin “Soarte” argazkilaria, argazkigintzako zenbait estilo eta teknikaz baliatuz. Lan horren emaitza da “Apur batean Soka Dantza” argazki erakusketa.
Jendaurrean, urtarrilaren 16tik otsailaren 1era egongo da ikusgai estreinako aldiz Urretxuko Juan de Lizarazu erakustokian, baina Euskal Herriko herri gehiagotan erakusteko asmoa dauka egileak.

•Erakusketaren ordutegia:
  • Astelehenetik larunbatera: 17:30-20:30
  • Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00 / 17:30-20:30
Apur batean Soka Dantza
Klik haundi ikusteko
 Haritz Euskal Dantzari Taldeak San Bartolome Egunean, abuztuaren 24an, Plaza Handian irudikatzen duen Soka Dantza da erakusketako protagonista. Azken bi urtetako Soka Dantzetan ateratako argazkiak erabili ditu Soartek argazki bilduma edo erreportaje honetan, 35 argazki inguru guztira. Lana gauzatzeko tresnarik xumeenak nahiz azken belaunaldiko teknika digital sofistikatuenak erabili ditu. Teknika eta lanabes guztiek helburu berbera zuten, ordea: “euren eguneroko lanari esker gure kultura zutik eta gure erroak mantentzeko lan itzela egiten duten horiek, bereziki Haritz Euskal Dantzari Taldea” goraipatu eta eskertzea.

  •  Iñaki San Martin argazkilariak berak azaltzen ditu ondorengo lerroetan lan hau egitera bultzatu duten arrazoiak:
Denbora alperrik ez dela pasatzen esaten dute?....
"Nere buruari galdetzen diot norabide zuzena ote daramagun"…

 Nire buruan aspaldi darabildan ideia bat zehaztera ausartuko naiz gaur.
…Lan honen elementurik garrantzizkoenez mintzatu beharrean nago.
  Elementu hauek materialak, kulturalak nahiz sormenezkoak.
  Elementu materialak ehunak, koloreak, pintzelak, kamerak, paperak, oihalak eta abar eta komunikatzeko tresnatzat hartzen ditut.
  Zentzu zabalean elementu kulturalak jarduera artistikorako ezinbesteko lanabesak dira eta elementu kultural hauek ezagutza, ikasketak eta bizitzan izandako eskarmentuen batura definituko genituzke. Elementu horien elkartzea izan da lan hau egin ahal izateko oinarria.
  Zentzu honetan, prestakuntza kulturala argazki-lan baten forma eta edukia modu original batez zehazteko, laburtzeko edo definitzeko ahalmena ere bada.
  Argazki-lan bat egiteko etapak:
  Sormen arloari dagokionez, asmatzea, bururatzea da garrantzizkoena, gero gauzatzea etorriko litzateke, zirriborroak, kolore probak, eta abar.  Eta egiteko erabiliko den materiala erabakitzea.
Asmatzea, bururatzea izan da denbora gehien lapurtu didana, hasiera hasieratik gure herriaz jardungo zuen lan bat egin nahi nuen, ikuslearen arreta erakarriko zuen lana, modu positiboan erreakzionaraziko zidan zerbait eta urtero abuztuaren 24an plazara jaitsita "Soka Dantza"ren ideia bururatu zitzaidan. Dagoeneko ideia nire buruan zegoen, atzetik gauzatzea zetorren, 2 urtean zehar Soka Dantzari argazkiak atera eta atera aritu nintzen.
  Behin material bilduma eginda, gaur egun erakusketa denarekin hasi nintzen lanean.
  Formari eta erabilitako materialei dagokienez, tresnarik xumeenak nahiz azken belaunaldiko teknika digital sofistikatuenak ere erabili ditudala aitortu behar dut.
  Arlo kulturalari garrantzi handia eman diot, izan ere, Euskal Herriko folklorea oso aberatsa da, koloretsua da eta gure erroak mantentzeko lan itzela egiten duen jende asko dago atzean.
Eta horiek dira benetako protagonistak, euren eguneroko lanari esker gure kultura zutik, tente iraunarazten duten horiek, bihoakie, bada, nire esker ona eta animoa guztiei eta bereziki Haritz Euskal Dantzari Taldeari.

Denbora alperrik ez dela pasatzen esaten dute?...
"Nere buruari galdetzen diot norabide zuzena ote daramagun"... Seguru beti ezetz!
Erakusketa honekin ekarpen xume bat egin nahi izan dut, ideia bat zehaztu, apur batean SOKA DANTZA, argazkigintzako zenbait estiloz baliatuz, dantza eta argazkia elkartu
Espero dut hurbildu izana.
Eskerrik asko Aitor Etxeberriari eskaini didan konfiantza eta laguntzagatik. Mila esker hainbeste lagundu didan nire familiari, izan ere, euren laguntzarik gabe ezin izango nintzen heldu naizen tokira iritsi, musu handi bat Maialeni eta lan hau zuen izaerari esker sentsibilitatea baloratzen irakatsi zigun gure Aitari eskaini nahi nioke.


Iñaki San Martín (2008ko azaroaren 1ean)


Klik haundi ikusteko
Arrotz. Argazkilaria kamara aurrean.
Web gunea 
 Eguneroko lanak, -argazkilari profesionala da-, nahi baino denbora gutxiago lagatzen diola sormenezko lanak egiteko aitortzen du Iñaki San Martinek. Alabaina, aspaldian ezer gutxi egin gabe egon eta gero, gogotsu ekin dio berriz ere lan "artistikoari". Baltasar Pilotazale Elkartearen 50. urteurrena ospatzen zutela-eta, elkartearen inguruko liburua argitaratu zuen euskaraz 2008an, eta aurten, bere argazki bat 66. Juan Mugerza Krosaren kartel ofizialerako hautatua izan da.
 Aurrekoez gain, web gune pertsonala ere osatu du,  www.fotografiasoarte.com. “Apur batean Soka Dantza" erakusketarako zenbait argazki ere jarriko ditu ikusgai aurki bertan. Momentuz, Behobia-Donostia lasterketako argazkiak, egin dituen bidaietakoak, argazki industrialak, zinemarako egin dituen lanetan ateratakoak, e.a. sartu ditu.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Jose Mari Ondarza

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 23 bisitari