|
Fernando Bert presoa Madrilera eraman dute |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2006-12-14 17:24 |
Azken orduko notizia daukagu Fernando Bert preso elgoibartarraren
gainean. Fernandoren anaiak esan digunez, " gaur eguerdian eraman dute
Touloussetik Madrilera hegazkinez. Ez dakigu seguru nora, baina
Audientzia Nazionalean edo Soto del Real espetxean egongo da momentu
honetan".
Enrique Bert-ek esan digunez, familiak ez du ezer jakin Fernando Madrilera iritsi arte. "Sospresa ikaragarria izan da". Duela astebete bete zuen Fernandok Frantziak ezarritako zigorra eta, orain, Espainiako Audientzia Nazionalak erabaki beharko du zer egin. Enriquek esan digunez, "momentuz ez dakigu zein kargu leporatzen dioten Fernandori, eta zain egon beharko dugu. Bihar edo astelehenean erabakiko dute zer egingo duten gure anaiarekin, baina hiru aukera daude: libre laga, libre laga baina fiantzarekin, eta, hirugarrena, espetxera bidali".
|
Zergaitik daramate? Amaia 2006-12-15 12:59:47 Norbaitek ba al daki zergaitik daramate Madrilera? | Zergatiak Enrique 2006-12-15 17:17:13 Fernan Madrilera eramaten dute Audientzia "nacionalak" euroagindua eskatu duelako eta Tolosako epaitegiak onartu egin duelako. Euroagindua eskatzeko zeozer leporatu behar zaio pertsonari. Estatu frantsesean bere zigor osoa bukatu ondoren Madrilen ezin diote arrazoi berdintsuengatik epaitu, beste kausa berri bat ireki behar da. Oraintxe dakigun gauza bakarra da Fernan bere lehenengo eguna Soto del Real-en pasatzen ari dela. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |