| Igel zaparrada bota du goizeko ekaitzak |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2006-06-20 11:29 | |
|
Gertakizun bitxi baten lekuko izan berri dira Elgoibarko kaleak. Azken egunotan ohikoak izaten ari diren ekaitzetako batek, ezusteko harrigarria ekarri du gaur goizean, 11:00ak inguruan. Euri zaparradarekin batera igelak jauzi dira zerutik! Bai, atzazal baten tamainako igeltxoak, ehunka! Begira bestela, elgoibarren.net-eko kamerek Kultur Etxearen atzeko parketxoan hartu dituzten irudiak.
![]() ![]()
Herritar bat baino gehiago hurbildu da Kultur Etxeko atzeko parkera izurri biblikoa zirudien ikuskizun bitxiak erakarrita. Nondik etorri dira? izan da guztiek egiten zuten galdera.
Zaharrenek akorduan Elgoibartar edadetu batek argitu duenez, "lehen ohikoagoak ziren horrelakoak. Akorduan daukat Errosario eta San Frantzisko kaleak igeltxoz betetzen ziren egunak. Ibili ere ezin zen egin banaka batzuk zapaldu gabe. Ekaitz handien aurretik gertatzen zen beti". Nondik datoz? ![]() |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























