| Alkortako Igoerako errekorra hautsi du Joseba Plaza markinarrak |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2008-11-25 14:23 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Josu Arregi azpeitiarrak estreinako edizioan ezarritako marka (21´12´´)
hobetu du Joseba Plazak Alkortako III. igoeran. Karakateko azken
igoeran hirugarren postuan sailkatu zen markinarrak 20 minutu eta 43
segundo behar izan zituen 4,7 kilometroko igoeran. Iazkoa errepikatuz,
giro ezin bustiagoa aurkitu zuten parte hartu zuten 25 antxintxikariek (Txiki txakurra
barne).
Bigarren postuan Mikel Albeniz donostiarra ailegatu zen, irabazlearengandik 51 segundora. Karakateko igoeran bigarren eta hirugarren izan ziren Albeniz eta Plaza, hurrenez hurren. Oraingo honetan, baina aurrea hartu dio Plaza markinarrak donostiarrari. Haritz Arrieta elgoibartarra sailkatu zen hirugarren postuan eta Jon larrañaga izan zen lehen mendaroarra, sailkapeneko zazpigarren postuan. Orotara hamabi mendaroarrek eta bost elgoibartarrek parte hartu dute Mendaroko ezker abertzaleak euskal presoen eskubideen alde antolatzen duen proban.
Sailkapenak
•Argazkiak:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|


































