Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Angel Ugarteburuk erretiroa hartuko du, irakaskuntzan 39 urte eman ondoren
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Angel Ugarteburuk erretiroa hartuko du, irakaskuntzan 39 urte eman ondoren PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-13 09:00
Angel Ugarteburu Institutuko atarian
Urte berriarekin batera, 65 urte beteko dituen egunean, Errege egunean, hain zuzen, hartuko du erretiroa Angel Ugarteburuk, BH Institutuko irakasleak. Bere bizitzako 39 urte eskaini dizkio irakaskuntzari eta azken 24 urteetan Elgoibarko Institutuko irakaslea eta zuzendaria ere izan da. Patxada handiko gizon pentsakor honek ikasle artean pasatako urteen entresaka txiki bat egin dugu.
Ikasle garaiak
Berriatuko auzoko eskolan, zehazki Millioiko eskolan, hasi zituen ikasketak Angel Ugarteburuk. Handik, Derioko seminariora joan zen apaizgintzarako ikasketa bereziak burutzera. 10 urte pasa zituen bertan: filosofia, teologia, humanitateak, grekera edo latina moduko ikasgaien artean.

Etenaldi txiki bat
• Seminariotik atera eta ikasketetan etenaldi txikia egin zuen, “urtebetez Berrizko fundizioan beharrean jardun nuen eta beste urte bat Igorreko auto lantegi batean”. Egoera politikoa gaiztotu eta denboraldi batez desagertzea erabaki zuen gero. “Arrisku handiko ingurunean bizi nintzen, guardia zibilak edozein unetan niregana ere etorriko zirela sumatzen nuen. Arreba bat Erroman bizi nuela aprobetxatuz, bertara joatea erabaki nuen”. Erroman filosofia eta letra ikasketak osatu zituen.
• Erroman urtebete egin ostean, Deuston eta Valentzian burutu zuen filosofia eta letretako ikasketak. 1970ean eskuratu zuen titulua.
Irakasle ibilbidea

Euskara irakasten
1968an Zornotzako akademia batean eman zuen estreinako klasea.
1970-1972 Lekeitioko akademia batean eman zituen klaseak. Bai Zornotzan eta bai Lekeition euskarazko klaseak eman zituen gau-eskoletan, militantziaz, ezer kobratu gabe.
1972-1978an Eibarko Mogel ikastolan hasi zen. 
1978an Elgoibarko Ikastolara etorri zen. 
1980-1982 Ikastolako zuzendari taldeko kideetako bat izan zen.
1982an Elgoibarko Arreiturre Institutuan hasi zen.
1993-1996 Institutuko zuzendaria izan zen.

Euskararen militantea
Testugintzan asi zireneko argazkia, 1986. urte inguruan ateratakoa.
Zaila da Angelen bizitza euskararik gabe ulertzea. Gaztetatik erakutsi zuen euskararekiko joera eta lan ordu mordoa eskaini dizkio hizkuntza zahar honi. Aipagarria da Institutuko Euskara Mintegiarekin (argazkian) batera egin duen testugintza lan mardula. 1985etik 2005era bitartean hainbat hizkuntza eta literatura liburu idatzi dituzte Elkar argitaletxearentzat.
Azken urteetan euskarazko irakasle gisa jardun badu ere, latina, gimnasia, geografia, historia, filosofia edo lengoaia moduko irakasgaiak ere eman behar izan ditu Angelek irakaskuntzan egin duen ibilbide luzean.

Bertsolaritza: afizioa eta pasioa
Bertsolaritza izan da Angelen pasioetako bat. Loriton egon zen bertso eskolatik pasa zinetenok gogoratuko duzue, 80. hamarkada guztian, 10 urtez, bertso eskolaren arduraduna izan baitzen, beste batzuen laguntzaz.
 
Jubilatu eta gero, zer?
Klik haundi ikusteko
Erretiroa hartu ostean ez duela plan zehatzik aitortu digu Angelek, “osasunak laguntzen banau, ez naizela aspertuko uste dut”. Honez gain ez ei da erreta erretiratzen, “nekatua bai, baina fresko bukatzen dut. Lan giro ona eduki dugu eta gustura ibili naiz, besteak beste, irakasleon artean lehen baino kohesio handiagoa dugula uste baitut. Bakoitza bere aldetik dabilenean, gehiago nekatzen du egiten ez den lanak, egiten denak baino”.
Honez aparte, urteetan batutako esperientziari esker, “ezker eskua erabiltzen ikasi izanak asko lagundu dit”.

Irakasle gazteentzako gomendioak
Humanoa izaten eta pertsonengana hurbiltzen ikasi behar du irakasleak, eta irakasle ez den edonork, noski. Izan ere, konfiantzak pertsonak elkarrengana hurbiltzen ditu eta lanaren erdia egina daukazu etsaien ordez konplizeak bilatzen badituzu. Hasieran, irakasleak ikasleen beldur direla uste dut. Eta irakasle gogor asko dauden ikastetxeetan gertatzen da, mendekuz, ikasleek egurra ematen diotela sarritan irakasle ahulenari. Dena dela, esatea errazagoa da egitea baino. Irakaskuntza arte bat dela konturatu naiz urte hauetan. Noiz amore eman eta noiz eskatu asmatu behar den artea, alegia. Eskuharia batzeko eta sardia zabaltzeko, nire amak esaten zuen moduan”. Horratx irakasle gazteentzako gomendio baliotsuak.
Esker ona
Bere alboan jardun duten "irakasle, ikasle eta batez ere emazteari" zor dien esker ona adieraziz agurtu gaitu Angel Ugarteburuk. 
 
Argazki kuttuna
1972. urteko erretratua, Eibarko Mogel Ikastolan
1972. urtekoa da erretratu hau, Eibarko Mogel Ikastolan ateratakoa. Argazki berezia da Angel Ugartebururentzat, euskara hutsezko lehen ikasle taldea izan zen-eta honakoa, gau-eskoletako ikasleak kontuan hartu gabe. Istorio bitxia du, gainera argazkiak. Agerian denez, Olentzeroren panpiñarekin atera ziren kalejiran. Goardia zibilak, baina, hil berri zuten Carrero Blancori iseka edo burla egiten ari zirela pentsatu zuten eta kosta zitzaien kontrakoaz jabe zitezen.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak !
Ikasle ohi bat 2006-12-13 16:01:13
Anjel, ondo merezitako erretiroa iritsi zaizu.  
Momentu ahaztezinak pasa nituen institutuan eta pasadizo batzutan protagonista Anjel da, beti bere pazientzia eta patxadaz gurekin hartuemanean. 
Eskerrikasko emandako irakasgaiegatik eta ondo hasi dezazula zure bizitzako etapa berri hau.
Euskara irakasle onak
Beste ikasle bat 2006-12-13 17:06:50
Bai, neuk ere Angel zoriondu nahi dut. Uste dut Institututik pasa garenok ez daukagula izan genituen euskara irakasleen (Angel, Iņazio, Andres, Miriam...) mailaz kexatzeko motiborik. Alderantziz, irakasle kantera ona izan da Institutua. Eta, oraindik gehiago eskertzen da gurea moduko herri erdaldunean.  
Bere momentuan euskara ikasteko erabiltzen genituen liburu potolo haiek institutuko irakasleek egin zituztela jakiteak atentzioa deitu zidan. Harritu egin ninduen beste herrietako instututuetan gure irakasleek egindako liburuak erabiltzen zituztela jakiteak. Egia esan, nahiko astunak egiten zitzaizkidan orduan, baina gerora horrelakoak baloratzen ikasi dut. Eskerrikasko guztioi.
Angelen patxadaz
2006-12-13 17:12:27
Ba ni angeletaz akordatzen naizen bakoitzian John Ford-ek Irlandari buruz egin zaban filma bikain haura etortzen jata burura: "The Quiet man" edo El Hombre Tranquilo. John Wayne protagonista zuena...
Ez hadi erretiratu, Angel
Iturri 2006-12-13 18:13:02
Nik ez naban Anjel irakasle lanian ezagutu, baiņa euskalgintzako beste adar batzuetan inguruan euki dot. Tenpledun gizona begittandu jata, lasaixa, fiņa. Anjel, aurrerantzian ez dok lanera jun biharrik izango, baiņa ez hadi erretiratu.
Ondo aprobetxatu erretirua!
Beste ikasle ohi bat 2006-12-14 00:36:33
Hainbeste urtian gugandik horrenbeste buruhauste jaso ostian, ondo aprobetxatu gero erretirua, merezi dozu ta! jeje. karakol kon las antenas fuera beti gogorauko dogu...
Eskerrik asko, Anjel
irakaskide bat 2006-12-19 10:25:55
Anjelek utziko digun hutsunea zaila izango dugu betetzen. 
Irakasle aparta izan bada, zer esanik ez lankide eta lagun bezala. 
Zorionak, Anjel. Zuk emandako aholkuei so egin eta errazago izango dugu aurrera egiten. 
ELGOIBARKO INSTITUTUAn egin duzun lana 
eskertzeko modukoa da.
ZORIONAK
EU 2006-12-24 17:08:49
ZORIONAK ANJEL. HELDU ZAIZU MEREZITAKO DESKANTSUA. BADAKIGU ONDO APROBETXATUKO DUZULA ORAIN LIBRE GERATUKO ZAIZUN DENBORA. KALETIKAN IKUSIKO GARA ELKARREN BERRI EMATEKO.
Altxor bat
Abel 2006-12-31 16:45:09
Altxor bat da Anjel. Auskalo zenbat pasadizo, hitz joko, eta kontu ikasi doguzen bere ahotik. Bertso eskolan bere eskutik ikasi gendun bertsotan. Institutuan zer esanik ez... Gure hizkuntziakin jolasten eta gozatzen erakutsi digu Anjelek, eta ez da gitxi... Eskerrik asko, Anjel, eman diguzun danagaittik, eta on egin dagizula erretiroko bizimoduak.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko