Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Salgai dago Elgoibarko Izarrak prestatu duen 'Elgoibar Koloretan' mahai-jokoa
Blogak


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Hasteko, ilunabar bat


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotori buelta mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Barren astekaria

Gida komertziala

Salgai dago Elgoibarko Izarrak prestatu duen 'Elgoibar Koloretan' mahai-jokoa PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-11-21 09:20
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibar KOLORETAN ondo pasatzeko eta gure herria hobeto ezagutzeko mahai-jokoa da. Eta ia urtebeteko lanaren ondoren, dagoeneko salgai dago mahai-jokoa. 32 euroren truke (26 € Elgoibarko Izarrako bazkideentzat), mahai-joko original hau erosi ahal izango dugu elgoibartarrok.



•Partxisa ala tribiala da?
Klik haundi ikusteko
Elgoibar Koloretan jokoaren taula.
Bien arteko nahaste bat da Elgoibar KOLORETAN. Partxisa eta tribiala hartu eta joko berria asmatu dute Elgoibarko Izarrakoek. Partxisaren ezaugarriak daude mahai-jokoaren oinarrian, baina, tribialean moduan, galderak asmatu behar dira aurrera egiteko. Galderak Elgoibarren gainekoak dira denak, eta gure herria ezagutzen duenak aukera gehiago izango du jokoa irabazteko.
Zenbat lagunek joka dezakete?
  Gutxienez bi jokalarik jokatu behar dute, eta, gehienez, seik. Hala ere, taldeka ere joka daiteke. Jokalari bakoitzak kolore bat aukeratu behar du, eta kolore horretako bi fitxekin jokatuko du. 

Zelan jokatzen da?
  • Jokatzen hasteko, dadoa bota eta bostekoa atera behar da, partxisean moduan.
  • Fitxak jokoan daudenean, dadoak agintzen du eman beharreko urrats-kopurua.
  • Laukiak koloretakoak dira, eta kolore bakoitzari gai bat dagokio. Kolore bakoitzari dagokion galdera asmatu behar da fitxarekin aurrera egiteko.
  • Galdera asmatzen denean, dadoa berriz bota behar da eta jokatzen segi. Asmatzen ez bada, ordea, hurrengo jokalariari emango zaio txanda.
  • Fitxa lauki grisetan egokitzen denean, jokalariak aukeratuko du zer koloretako galderari erantzun nahi dion.
  • Fitxak jateko aukera ere badago, baina lauki grisetan eta irteera-laukietan ezin da fitxarik jan.
  • Bakoitzari dagozkion bi fitxekin taula osoari buelta ematea da lortu behar dena. Taulari itzuli osoa eman ondoren, kolore bakoitzari dagokion zutabean gora joan behar da.
  • Taularen erdian dagoen lauki zurian bi fitxak lehendabizi sartzen dituenak irabaziko du jokoa. Hori bai, bigarren fitxa sartzerakoan, sei galderetatik bost asmatu behar dira jokoa irabazteko.
 Hauek dira mahai-jokoa prestatu dutenek proposatutako jokorako arauak, baina bakoitzak bere erara ere joka dezake, noski.

Galderak zelakoak dira?
Klik haundi ikusteko
Adibide batzuk.
900 galdera dauzka mahai-jokoak, 150 galdera-fitxatan banatuta. Galdera guztiak Elgoibarren gainekoak dira, eta sei gai edo koloretan banatuta daude:
 Laranja: Historia eta lana
 Gorria: Gazteak, musika eta jaiak
 Morea: Euskara eta kultura
 Urdina: Kirola
 Berdea: Baserria eta natura
 Horia: Besterik
  Ia galdera guztiek hiru erantzun aukera daukate, eta zuzena zein den asmatu behar da. Beraz, erantzuna jakin ez arren, beti izango dugu erantzun bat emateko aukera.

Edozeinek joka al dezake?
  Mahai-jokoaren kaxan 15 urtetik gorakoentzat dela jartzen du, adina nolabait mugatzearren, baina 15 urtetik beherakoek ere joka eta goza dezakete, nagusi bat lagun hartuta. Ez da umeentzako mahai-jokoa, baina irakurtzen dakiten guztiek joka dezakete.

Non eros daiteke mahai-jokoa? Zenbat balio du?
Klik haundi ikusteko
Gaurtik aurrera, lau toki hauetan izango da salgai Elgoibar KOLORETAN mahai-jokoa:
  • Elgoibarko Izarran, Ubitarte 4.
  • BARREN astekarian, Nafarroa Plaza, 4
  • Pitxintxun, S           an Frantzisko, 27
  • Ize liburu-dendan, Errosario, 16
Prezioa 32 eurokoa da. Elgoibarko Izarrako bazkideek 26 euroren truke jaso ahal izango dute mahai-jokoa, baina Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan edo BARRENen erosi beharko dute.

Zeintzuk daude lan honen atzean?
Klik haundi ikusteko
  Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak egin du mahai-jokoa, eta berea da, baina jende askok parte hartu du lan honetan. Galderak prestatzen, adibidez, 35 lagun inguruk jardun dute. Eta proiektua diruz lagundu dutenak ere asko izan dira. Erakundeei dagokienez, Elgoibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du proiektuak. Dirulaguntza pribatuari dagokionez, berriz, Danobat, Etxe-tar, Etxepe eta Gorosabel enpresen dirulaguntza gain, Euskadiko Kutxaren eta Txarriduna Hotelaren dirulaguntza ere jaso du Elgoibarko Izarrak. Izan ere, aurrekontua ez da makala izan: 25.000 € ingurukoa.

  Elgoibarko Izarrako arduradunek eskerrak eman nahi dizkie proiektuan parte hartu duten guztiei; bai mahai-jokoa egiten lagundu dutenei eta baita proiektua finantzatzen lagundu dutenei ere.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Merezi dugulako
Kultur etxeko igogailua, mintxetarako eskailera me...
(jon larraņaga)

ZORIONAK BIKOTE
Balentria bikaina lortu dezute. Argazki eta bideo ...
(Morkaiko)

IGOGAILUA SOTORARTE EZ!!
Sinuose elkartetik, ez dugu ikusten igogailuak sot...
(sinuose)

Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 24 bisitari