Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow San Lazaro Egoitzaren eta pertsona nagusien egoera salatu eta hobekuntzak planteatu ditu Einbiouk
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

San Lazaro Egoitzaren eta pertsona nagusien egoera salatu eta hobekuntzak planteatu ditu Einbiouk PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-12 12:13
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko ongizate politikaren inguruan duten iritzia plazaratu zuen Einbiou Herri Plataformak, San Lazaro egoitzaren kanpoaldean eman zuen prentsa-urrean. Ongizate arloan dauden behar ezberdinak aztertu ostean, San Lazaro egoitzaren eta pertsona nagusien egoeraren hobekuntzak dutela lehentasun azpimarratu zuten.

 
Einbiouren lan-ildoa
Ongizatean inplikatutako pertsonengandik eta kolektiboengandik bildu dutela informazioa adierazi zuten Einbiouko ordezkariek “informazio hau baliatuz, egoeraren analisia egin, eta azkenik, gure proposamenak sortu ditugu”. Informazioa biltzeko hainbat eragilerengana jo dutela azaldu zuten “San Lazaro Egoitzako eta Eguneko Zentroko erabiltzaileen senideak, Nagusilan eta Hurkoa elkarteetako kideak eta Arloko langileak eta teknikoak”.

Einbiouk egin duen egoeraren balantzea
Klik haundi ikusteko
Honako hauek lirateke Einbiouk nabarmendu dituen arazorik garrantzitsuenak puntuz puntu:
-“Bi eraikuntzak, San Lazaro eta Eguneko Zentroa, Txiki geratu dira. Sartzeko zerrenda gero eta luzeagoa da eta, hori dela-eta, familia batzuek beste herrietako zentro edo egoitzetara eraman behar dituzte beren senideak. Une honetan 12 lagun inguru daude itxaron zerrendan”.
-"San Lazaro egoitzaren kokapena oso desegokia da: bidegurutze batan, pasiatzeko lekurik gabe, e.a."
-"Egoitza ospitale bihurtu da, horretarako diseinu eta prestakuntza egokirik ez badu ere. Gaur egun, dependentzia handiko gaixoek dute sartzeko lehentasuna, ez baitago denentzat lekurik. Halere, beren kabuz moldatzen diren gaixoek ere badituzte beraien beharrak. Gauzak horrela, gizarte osasun zentro bat izatera pasa beharko lukeela uste dugu”.
-"Anbulategiko medikuak noizean behin pasatzen dira egoitzatik, baina zerbitzua ez da iraunkorra. Erizain zerbitzua gaindituta aurkitzen da zenbaitetan. Gaueko zerbitzua, esaterako, guardien bitartez egiten da, ez, ordea, egoitzan bertan. Gauez, laguntzaile bakarra geratzen da 40 bizilagunen ardurapean".
-"Senideek ez dute egoitzaren kudeaketan eta kontrolean parte hartzen. Ez daude inongo batzarretan ordezkatuta eta ez dute beren kezkak edo iradokizunak bideratzeko bide aproposik. Pertsona nagusietaz arduratzen diren kolektiboen edo elkarteen parte hartzea ere ez da aintzat hartzen".
-"Egoitzaren kudeaketa Udalak kontratatuko enpresa pribatu baten ardurapean dago, su-kontrata eran. Arao batzuk ortu edo errazten ditu horrek: langileen kontratazioan kontrol zuzenik ez izatea, lan-egoera kaxkarragoak, erabaki askoan parte ez hartzea, e.a".

Einbiouren proposamenak

Aurreko gabeziak eta beharrak aztertu ondoren, San Lazaro eta Eguneko Zentroaren egoera hobetzeko Einbiouren proposamenak:
-"Partidu politiko guztien arteko akordioa, senideen eta Hurkoa, Nagusilan eta Jubilatuen Biltokia moduko kolektiboekin parte hartzearekin. Ongizate arloan beste batzorde berri bat sortzea proposatzen dugu, plangintza bateratua egin dezan".
-"Zentro sozio-sanitarioa katalogazioa izango duen beste zentro berri bat izateko aukera aztertzea, San Lazaro egoitza eta Eguneko Zentroa handitzea ezinezkoa baita. Zentro berria dependentzia handiko pertsonentzat izango litzateke eta San Lazaro autonomoentzat erreserbatu".
-"Egoitzaren ardura eta kudeaketa Udalak hartzea, gaur egungo su-kontrata egoera aldatuz, indarrean dagoen kontratua edo epea amaitzean".
-"Osakidetzarekin akordioa sinatu. Erizain eta laguntzaileen zerbitzua handitu, gaur egungo behar berezietara egokituz".
-"Elgoibarko pertsona nagusien beharren eta egoeraren azterketa bat egin. Askotan, laguntza eskatzea zaila denez, etxe guztietara informazioa bidali eta edozein behar duten pertsonen errolda egin. Emaitzen arabera, beste aukera batzuk aztertu, hala nola, tutoretzapeko etxebizitzak edo etxean bertan arreta emateko zerbitzuak".
-"Pertsona nagusientzako botika-zerbitzua erraztu, batez ere, guardiako botika beste herri batean tokatzen denean. Elgoibarko botikarien botika-zerbitzu iraunkorra lortzeko akordio bat lortu. Ezinezkoa izango balitz, lekualdatzeko arazoak dituzten pertsonentzat, botikak lortu ahal izateko, Udal zerbitzuak erabili edo antolatu. Adibidez, taxi bat jarri edo udaltzainak bidali".

Ekintzak

Klik haundi ikusteko
Sentsibilizazio eta informazio kanpaina bat hasiko du Einbiouk, aurrez aipaturiko proposamenak lortzeko.
-Informazio panelak
-Prentsaurrekoak
-Informazio orriak banatu (postontzietan eta kalean)
-Arloko kolektibo zein pertsonekin etengabeko kontaktua
-Ahal den neurrian, proposamen hauek Ongizate Batzordean plazaratzea.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko