Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Samuel Sanchez txapeldun olinpikoaren ondoan pedalei emateko aukera PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-11-19 14:04
Klik haundi ikusteko
Domekan (azaroak 23) BTT ibilaldi gidatua egingo da Mintxetako eta Sallobenteko inguruetan barrena, Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeko txapeldun olinpikoaren partaidetzarekin. 
 

Klik haundi ikusteko
Mendiko bizikleta zaleek aukera izango dute Euskalte-Euskadi taldeko txirrindulari profesionalak diren Markel Iriziar, Aitor Galdos eta Samuel Sánchez, txapeldun olinpikoaren parez-pare pedalei eragiteko. Haisera batean, ekimena azaroaren 8an burutzekoa zen, baina txapeldun olinpikoari azken orduko konpromiso profesional bat suertatu zaio eta irteera bi aste atzeratuko da. Euria egingo balu Ikastolako frontoira eramango da antolaketa guztia eta bertan Bizikleten Ginkana bat antolatuko da.
 Ekimen hau Debegesa bailarako merkataritza agentziak, eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu dute, Debabarreneko BTT zentro berria bultzatzeko asmotan.
 
 Hil honen 23rako antolatu duten bizikleta ibilaldia erraza da. 7 kilometroko luzera du, eta familia osoak batera egiteko modukoa da. Hori bai, antolatzaileek emandako aholkuaren arabera, komenigarria da 10 urtetik beherakoek heldu baten laguntza izatea.
 
 Ibilaldia dohainik izango da, eta bertan, zaletu guztiek, bailarakoek zein bailaraz kanpokoek, parte hartu ahal izango dute. Interesatuek ez dute aldez aurretik izena eman beharko. Nahikoa izango da 10:30erako Elgoibarren, Mintxetako kirol instalazioetan, egotea.
 
  Autografoak eta ekipamenduen zozketak
 Iganderako antolatutako ekitaldiak 11:00ean hasiko dira. Ordu horretan, elastikoak eta beranduago egingo den zozketan parte hartzeko zenbakiak banatuko dira. Bertara bizikletekin azaltzen diren haur eta gazteek kamiseta bat jasoko dute oroigarri moduan.
 
 Bizikleta ibilaldia 11:30etan hasiko da, eta ordubete beranduago bukatuko da, Mintxetan egingo den mokadutxoarekin. Bertan, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek autografoak sinatuko dituzte, eta beraien taldeko ekipamenduak zozketatuko dituzte.
Bestalde, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak gogorarazi nahi du Mintxetako BTT harrera-gunean bizikletak alokatzeko aukera dagoela (17 bizikleta daude helduentzat, eta 7, umeentzat).
 
 Bi orduko alokairuaren prezioa 3 € da, eta egun osoko alokairuarena, berriz, 5 €.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Elgoibar
beltxa 2008-11-19 18:32:54
Badirudi azken egunotan gure herrixan izena mundu osuan zabaldu nahi dabela eta horretarako itxen ari dian ekintzak ikusitxa oso ondo iruditzen jata. Batetik amerikano hoiek, bestetik samu... aber ba holako notiziengaitxik itxen dogun ezaguna Elgoibar...
BTT zentruko alokairuen prezioa
BTT zentrua 2008-11-19 19:37:26
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatzeko prezioak gaizki jarrita daude. 
Prezioak izango lirateke: 
2 ordurarte 3 euro  
Egun osoa 5 euro. 
Ea jendea animatzen den eta igandeko goiz polita pasatzen degun. 
Mila esker



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari