| Kartelik ez kentzeko eskatzen duen pankarta erraldoia |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2008-11-18 11:09 | |
|
Modu misteriotsuan idatzita dagoen pankarta erraldoia zintzilikatu dute Merkatu Plazako
eraikinaren aurrealdean. Gazte Asanbladak sinatuta dago, eta,
dirudienez, ez daude gustura kartelak kentzen dizkietenekin.
Bestalde, Gazte Asanbladako kideek ping-pong eta mahai-futbol
txapelketa bana antolatu dituzte barixaku honetarako (azaroak 21)
Gaztetxean.
Honela dio Merkatu Plazatik zintzilik dagoen kartelak:
Kaixo lagun maitea;
ezin dozu imajinau zelan berotzen naizen zu kartelak kentzen ikustean. Asteartero eta ostiralero amesten dut zurekin. Zu prezintatu nahi zintuzket nire zelo potoloarekin. Patxo handi bat E.G.A • Ping-pong eta mahai-futbol txapelketak Barixaku honetan jokatuko dira Gaztetxean ping-pong eta mahai-joko txapelketak, 22:30etik aurrera. Ping-pong txapelketako irabazlek palak eta pilotak jasoko dituzte sari moduan eta kamisetak mahai-futbol txapelketako irabazleek.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































