Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Olentzeroren panpinak jarri dituzte Txankakuako 36 dendatan
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2008

Gida komertziala

Olentzeroren panpinak jarri dituzte Txankakuako 36 dendatan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-12 07:40
Klik haundi ikusteko
Gabon jaiei kutsu euskaldunagoa emateko asmoz, Txankakua Merkatari eta Zerbitzu Elkartearen baitan dauden 36 merkatarik, Olentzeroren panpin bitxi batekin apaindu dituzte beraien dendak.
 
 
 
Klik haundi ikusteko
Iaz Gabonetako zuhaitzak jarri zituzten eta aurten Olentzeroren aldeko apustua egin dute. Halere, ez dela lan erraza izan azaldu digute Txankakuatik. “Merkatuan ez genuen gure gustuko Olentzerorik topatu eta Papa Noelen irudi batzuk moldatu behar izan ditugu. Horrelakoetan gertatzen den moduan, lana amaitu ostean atera ziren Olentzeroren panpina gehiago merkatura, Murphyren legea betez”.
 
 
 
Guztira 36 izan dira euren komertzioak Olentzeroren irudiarekin apaintzea erabaki duten Txankakuako dendariak. Batzuk barruan eta beste batzuk kanpoan jarri dituzte panpinok. Eta egonda ukitu berezirik eman dionik ere.
 
Emaitzarekin gustura
Herritarrengan piztu duen arreta eta interesa ikusirik, emaitzarekin gustura geratu dira ekimen honen bultzatzaileak. “Erosle eta bezero askoren kuriositatea piztu dugu, batez ere, umeengan. Egon da panpinak eskatu dizkigunik ere, nahiz eta ez dauden salgai”.
 
Lotura interesgarriak:
Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin? (Oier Araolaza, ARGIA)
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 
 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

American way of live
Lillo 2006-12-12 17:46:04
Ez zaizkit inoiz gustatu balkoi-ertzetan sokan gora doazen Olentzeroak. Aita Noelen kutsu totala hartzen diet... Eta gorroto dut Aita Noel, daukan esanahiagatik. Baina arrazoia dauka Oier Arabaolazak (oso ona, artikulua!), gure Olentzero kontsumorako elementu modura jarrita daukagu, eta gustukoegia ez dugun "beste zerbait" ordezkatzea da bere funtzioa. Kapitalismoa irensten ari den kultur inventio bat, azken finean. Dena irensten du kapitalismoak, bai Idahon eta bai Matxinbentan. American way of live maite dugula, alegia, eta atzapar horretatik ezin ihes egin, nahita ere... 
Zorionak, dena den, Txankakuari, bere egitekoa ederki bete baitu: dendetan euskal nortasunari eusteko ahalegina ez da izan makala. Eta hori zen inportantea oraingoan. Eta gurasook ere eskertzen dizuegu koherente izateko ahalegina, benetan. Gure umeek merezi zuten hainbeste. Gustura lagako ditugu sosak zuen dendetan. Olentzeroren izenean.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko