Demaseko jendetza bildu zen zapatuan Paul eta Craig Pumphrey estatubatuarrak euskal kirolarien aurka herri kiroletan nola moldatzen ziren bertatik bertara ikusteko. Ikuskizuna erabatekoa izan zen. National Geographic kateak “Superhuman”
izeneko saiorako erabiliko ditu Plaza Handian jasotako irudiak.
Datorren urteko ekainean, gutxi gorabehera, botako dute telebistaz.
Bertan izan ez bazinaten bideo honetan daukazue bi anaia indartsu
hauek zertzuek egin zituzten ikusteko aukera. (BIDEOA eta argazkiak
dauzka)
Bi anaiek txingak eroaten, ingudea jasotzen, aizkoran, harrijasotzen…
denetarik probatu zuten; batzuetan hobekiago eta bestetan baldarxeago,
baina indarra soberan dutela frogatuz. Jendearen ikusmina, ordea, bi
anaiek erakutsitako indar erakustaldiak piztu zuen. Zementuzko blokeak
han eta hemen apurtu zituzten.
Supergizonak plaza haundian elgoibartarra 2008-11-17 15:47:36Bai, demaseko jendetza eta giroa egon zan larunbat goizean Plaza Haundian. Super gizonak erekutzi zuten beraien indarra. Baina ez ziren atzean gelditu dantzariak giro eta egoera txarrean dantza egitaraua aurrera ateratzea lortu zuten.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen
ez dau eskubiderik Hispaniako juezak betiko bidean.. (berrigorri) Food Inc. bideoaren jarraipena Lehenik eta behin eskerrak eman gure jarraitzaleor... (OKIL BELTZAK) Zapalketaren ikurra udaletxean Lotsagarria da trapu espainiarra Elgoibarko udalet... (Neu) Ongi etorri!! Plazan izan ezin ginenon partez ere, ongi etorri Ainara!! (Antton) merkeena?? Baliteke elgoibarko izatea inguruku kiroldegietako... (zuri)