|
Josu Arregik bigarren garaipena eta errekorra gertu Karakateko Igoeran |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-11-15 16:06 |
 Josu Arregi irabazlearen txapelarekin eta Andoitz Agirregomezkorta, Morkaikoko presidentea. Josu Arregik erraztasun osoz irabazi du inoizko Karakateko igoera
jendetsuena. Azpeitiarrak 2004an ere irabazi zuen proba eta 2006an,
Aritz Kortabarriak errekorra (29´00´´) ezarri zuen urtean bigarren izan
zen 29´18´´ denborarekin. Hain zuzen, aurten behar izan duen denbora
berdin-berdina. Gustura zegoen irabazlea, baina nabari zitzaion
errekorraren bila ere etorri dela eta poztasuna ez zen erabatekoa bere
berbetan eta aurpegian igar zitekeen moduan (aurki igoko dugu bere adierazpenekin osatutako
bideoa). Gizonezkoetan errekorra hobetzeko asko falta izan ez bada,
emakumezkotan bai, orain arteko marka guztiak ondu ditu Oihana Kortazar
elgetarrak, 36´52´´ denbora bikaina egin du. ( sailkapena eta bideoa dauzka)
 52 lagunek parte hartu dute, sekula baino gehiagok. 2005ean igoera irabazi zuen Mikel Albeniz donostiarra sailkatu da bigarren postuan, irabazlearengandik minutu bat eta zazpi segundora. Hirugarren Joseba Plaza izan da eta laugarren errekorraren jabe izaten jarraitzen duen Aritz Kortaberria arrasatearra.
Lehen elgoibartarra bostgarren postuan iritsi da Karakateko gainera, Iñigo Lariz, iazko irabazlea, alegia. Eta Larizekin parez-pare borroka estuan Karakateko Igoera zazpi bider irabazi duen Jose Mari Fernandez “ Suso” nekaezina.
Ibilbide lokaztua aurkitu duten arren, maila oso handiko igoera izan da aurtengoa, lehen seirak, esaterako, 32 minuturen azpitik sartu dira. Kalitateraz gainera, kantitatean ere sekula baino antxintxikari gehiagok egin du igoera aurten, 52 lagunek guztira; bi emakumezko tartean.
Parte hartzaile guztiek merezi dut aipamenen bat, baina are gehiago Joxe Mari Alberdik, 77 urteko azpeitiarrak. Bigarren urtez jarraian egin du karakateko Igoera Joxe Marik eta iazko denbora hobetu du aurten: 45´25´´. Marka ona eta ez da iristen azkena izan gainera.
Egin klik argazkiaren gainean: 2008ko parte hartzaile guztiak Karakateko tontorrean.
•BIDEOA: 2008ko Karakateko Igoera:
|
KARAKATEKO IGOERA - 2008/11/15
|
|
|
|
Postua
|
IZENA
|
HERRIA
|
DENB.
|
|
|
1
|
Josu
Arregi
|
Azpeitia
|
29:18
|
Irabazlea
|
|
2
|
Mikel
Albeniz
|
Donostia
|
30:25
|
|
|
3
|
Joseba
Plaza
|
Markina
|
30:42
|
|
|
4
|
Aritz
Kortaberria
|
Arrasate
|
30:50
|
|
|
5
|
Iñigo
Lariz
|
Elgoibar
|
31:45
|
Lehen
elgoibartarra
|
|
6
|
Jose
Mari Fdez. (Suso)
|
Elgoibar
|
31:52
|
|
|
7
|
Oscar
Malvar
|
Elgoibar
|
32:26
|
|
|
8
|
Haritz
Arrieta
|
Elgoibar
|
32:43
|
|
|
9
|
Julen
Garitano
|
Antzuola
|
33:04
|
|
|
10
|
Iñigo
Ortuoste
|
Elgoibar
|
33:08
|
|
|
11
|
Jokin
Urresti
|
Markina
|
33:25
|
|
|
12
|
Igor
Rey
|
Mendaro
|
33:31
|
|
|
13
|
Beñat
Zafra
|
Mutriku
|
34:43
|
|
|
14
|
Iban
Murua
|
Elgoibar
|
35:20
|
|
|
15
|
Adur
Juaristi
|
Deba
|
35:37
|
|
|
16
|
Igor
Agirregomezkorta
|
Elgoibar
|
35:39
|
|
|
17
|
Javier
Garduno
|
Anoeta
|
35:48
|
|
|
18
|
Aitor
Osoro
|
Elgoibar
|
35:52
|
|
|
19
|
Jose
Antonio Ruiz
|
Elgoibar
|
36:12
|
|
|
20
|
Igor
Urianabarrenetxea
|
Aulesti
|
36:15
|
|
|
21
|
Jon
Larrañaga
|
Mendaro
|
36:19
|
|
|
22
|
Ibon
Serrano
|
Elgoibar
|
36:21
|
|
|
23
|
Asier
Irazabal
|
Bilbo
|
36:33
|
|
|
24
|
Oihana
Kortazar
|
Elgeta
|
36:52
|
Lehen
emakumea (errekorra)
|
|
25
|
Mitxel
Zenarruzabeitia
|
Aulestia
|
36:53
|
|
|
26
|
Gotzon
Zulaika
|
Mendaro
|
36:56
|
|
|
27
|
Ekaitz
San Vicente
|
Arrasate
|
37:16
|
|
|
28
|
Sabin
Zenarruzabeitia
|
Aulestia
|
37:26
|
|
|
29
|
Jesus
Mari Agirretxe
|
Altzola
|
37:32
|
|
|
30
|
Garikoitz
Uzkudun
|
Azpeitia
|
37:50
|
|
|
31
|
Eduardo
Uriguen
|
Elgoibar
|
37:54
|
|
|
32
|
Imanol
Larrañaga (Txino)
|
Elgoibar
|
38:16
|
|
|
33
|
Martin
Dominguez
|
Elgoibar
|
38:49
|
|
|
34
|
Arkaitz
Astiazaran
|
Lastur
|
39:03
|
|
|
35
|
Josu
Orbea
|
Elgoibar
|
39:28
|
|
|
36
|
Jesus
Beristain
|
Elgoibar
|
39:35
|
|
|
37
|
Jose
Antonio Agote
|
Elgoibar
|
39:35
|
|
|
38
|
Jon
Peli Uriguen
|
Elgoibar
|
40:35
|
|
|
39
|
David
Martin
|
Arrasate
|
40:56
|
|
|
40
|
Imanol
Cerdeira
|
Elgoibar
|
41:17
|
|
|
41
|
Javier
Fernandez
|
Elgoibar
|
41:33
|
|
|
42
|
Pilar
Arriola
|
Elgoibar
|
41:38
|
Lehen
emakume elgoibartarra
|
|
43
|
Javier
Oñederra
|
Elgoibar
|
41:49
|
|
|
44
|
Jose
Mari Ansa
|
Lasarte
|
42:10
|
|
|
45
|
Ignacio
Perez
|
Elgoibar
|
42:17
|
|
|
46
|
Roberto
Garcia (Txeto)
|
Elgoibar
|
42:21
|
|
|
47
|
Gaizka
Argarate
|
Elgoibar
|
43:02
|
|
|
48
|
Jose
Mari Juaristi
|
Deba
|
44:07
|
|
|
49
|
Patxi
Alberdi
|
Azpeitia
|
45:19
|
|
|
50
|
Jose
Mari Alberdi (77 urte)
|
Azpeitia
|
45:25
|
|
|
51
|
Eneko
Aduriz
|
Elgoibar
|
46:42
|
|
|
52
|
Luis
Ariznabarreta
|
Elgoibar
|
48:09
|
|
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |