Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Periodikoa bailitzan tolestu du zartagina Craig Pumphreyk
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Periodikoa bailitzan tolestu du zartagina Craig Pumphreyk PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-11-14 08:34
Klik haundi ikusteko
BIDEOA: Nazioarteko Guinness Errekorren Eguna ospatuko zen atzo (azaroak 13) mundu osoan. Errekor bitxi eta harrigarri horietako baten jabe da Craig Pumphrey -1,95 cm. Eta 110 kilo- estatubatuarra: esku eta besoen indarraz zartagin bat egunkari edo kartoi zatia bailitzan tolesteko gai da, denborarik laburrenean. Zapatuan herri kiroletako gure kirolariekin batera Plaza Handian egingo duten indar erakustaldiaren aurkezpenean, zur eta lur geratu ziren bertaratutakoak. Ondorengo Bideo honetan daukazue ikusgai arrazoia.
  •BIDEOA: 

 National Geographic telebista katea, Gobe Productions produkzio-etxearen eskutik, Elgoibarren izango da zapatu honetan (azaroak 15), mundu osoan ezaguna den SUPERHUMANS programa grabatzeko, beti ere, herri kirolen inguruan.
 
Paul gastroenteritisak jota
Klik haundi ikusteko
Erreminta Makinaren Museoan egin dute aurkezpena.
Craig eta Paul Pumphrey anaiak dira show honetako bi protagonista indartsuak. Programa hau milioika ikuslerengana iristen da, eta oso arrakastatsua da Estatu Batuetan. Izan ere, anai biak “International Karate and Kickboxing Hall of Fame” delakoaren partaide dira. Bertan borroka arteekin zerikusia duten kirolari handiak omentzen dituzte.
 Eta ez da gutxiagorako, kontuan izaten badugu Craig birritan izan dela borroka libreko pisu astunetako munduko txapelduna. Paulek, bestalde, munduko errekorra dauka, beso bakarrarekin, zenbait motatako materialak (izotz blokeak eta zementua, besteak beste) puskatzen. 
Ikuskizunaren aurkezpena ostegun honetan egin dute Makina erremintaren museoan. Bertan Alfredo Etxeberria alkatea, Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolaria eta Craig Pumphrey izan dira (bere anaia Paul ezin izan da azaldu gastroenteritisak jota dabilelako). Craigek indar erakustaldia egin du gainera, egiteko gai direna erakusteko asmoarekin. Sartagin bat hartu eta papel zatia bailitzan tolestu du di-da batean. Azaldu duenez, Guinness errekorra dauka zartaginak horrela tolesten. Hain zuzen ere, atzo ospatu zen Nazioarteko Guinness Errekorren Eguna.
 
Eskozia, Tailandia eta Euskal Herria
SUPERHUMANS programaren protagonista biak hainbat herrialdetatik barrena ibiliko dira erronka berrien bila; kultur ekintzetan parte hartuz, eta beraien ibilaldietan bisitatzen dituzten herrialdeetako kirolarien aurka lehiatuz. Printzipioz Euskal Herrian, Eskozian eta Tailandian irudiak grabatzeko asmoa dutela adierazi dute saioaren ekoizleek. Eta horregatik, oraingoan, Euskal Herrira hurbildu dira; gure kulturaz gozatzeko, eta herri kiroletako gure kirolari hoberenetariko batzuei irabazteko gai diren erakusteko.

Herri kirolarien aurkako lehia
Klik haundi ikusteko
Craig Pumphrey eta Ernesto Ezpeleta 'Bihurri'.
Horiek horrela, larunbatean, bi anaiak lehian ikusi ahal izango ditugu Elgoibarko Foruen plazan. Han, beraien indartsu fama benetakoa ote den erakutsi beharko dute; kamaren aurrean, buruz buru aritu beharko dira-eta gure herrialdeko Herri Kiroletako kirolari esanguratsuenekin.
Lehendabizikoa, Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri izango da, Mendaron bizi den aizkolari eibartarra. Besteak beste, Ezpeletak, duela 4 urte, 5 metroko perimetroa duen pago-enbor bat moztu zuen (kirol ekitaldi batean aizkorarekin inoiz moztu den enborrik handiena). Horretaz gain, joan den martxoan arrakasta handiz lortu zuen, esku bakarrarekin, bi metro eta erdiko enbor bat moztea. Inoiz ikusi gabeko erronka izan zen hura.
 
Baina gainera, bi showman hauek aurrez aurre jardun beharko dute gure artean ohiturazkoak diren beste kirol modalitate batzuetan: hala nola, harri jasotzen, enborrak aizkorarekin eta trontzarekin mozten, txinga eramaten eta herri kiroletako beste proba askotan. Hori bai, lehiaketari ekin aurretik, ondo gogoan izan beharko dituzte Ezpeletak berak emango dizkien jarraibideak. Kirolari eibartarrak zuzenean gidatuko baititu Pumphrey anaiek ostiral honetan Elgoibar inguruan egingo dituzten entrenamendu saioak.
Telebistaz 2009ko ekainean
Ekoizlearen esanetan, 2009ko ekainean, gutxi gorabehera., botako dute telebistaz Elgoibarren eta munduko beste hainbat lekutan grabatutako irudiekin osatutako saioa. Eta, National Geographic-ekoak emaitzarekin gustura geratzen badira, baliteke programa gehiago grabatzeko aukera izatea azaldu zuen ekoizleak.
Ez da lan erraza, ez eta motza ere, horrelako saio bat prestatzea. Aurre prestaketetan: lokalizazioak, kontaktuak, e.a. bi hilabete egin dituztela azaldu du ekoizleak. “Filmaketa bera izango da motzena, Euskal Herrian, esaterako, 5 edo 6 egunetan hartuko ditugu irudiak”. Lau kamera erabiliko dituzte zeregin horretarako. Irudi horiek editatzeko, berriz, bi hilabete beharko dituzte. Ekoizleak Elgoibarren aurkitu duen laguntza eta prestutasuna nabarmendu eta eskertu nahi izan zituen. “Lehen herrialdea izan da etorri eta dena prest aurkitu duguna” esan zuen. “Laguntza handia jaso dugu Udala eta Bihurriren partetik".
 
  Aurkezpeneko argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari