Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Arriaga PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-11-13 16:27
Image
Lehengoan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko agiri hau heldu zitzaidan, Lerun-Txiki-Morterika alorrari dagokiona. Ohitura dut aldizkariko kontuok irakurtzekoa gure herria platerean azaltzen denean, nahiz eta gehienetan, ezer ulertu gabe geratu, hain erabiltzen dute hizkera nahasia. Gaztelaniazkoa irakurri behar ote dena delakoa ulertzeko? Zuen kontu aprobak.

Agirian dioenez, Lerun-Txiki-Morterikako industrialdearen lur azala, haseran behar zuenaren erdira ekarri dute, natura intereseko basoa babestearren. Hau ez da berria, hala ere, errepidez eta ibaiaz bestaldeko lur eremu bat aitatzen da, Karkizao izenarekin. Bere garaian, ibaiaren bidea aldatu behar zutena (eskerrak!), orain ibai eta errepidearen bi aldeak nahi dituzte lantegiz bete, ulertu dudanez, Kondia eta Etxetarren pareko zelaiak ere industriagune bihurtuz.

Jakina da Elgoibarren asko garela industriatik bizi garenak, eta hemen aitatzen dutenez, industria lurren eskaria eskaintza baino handiagoa da. Dena dela, badirudi honek ez duela amaierarik, ez eta inongo ordainik ere. Halako aberastasuna ekartzen omen diguten industrialde berri bakoitzeko, herritarrentzat berdegune berri bat atonduko baligute, edo bide gorri bat, edo parke bat, edo frontoi estali bat, edo edo edo...

Adibide bat jarriko dut. Beharbada ikusiko zenuten Arriaga (San Antolin) auzoko argazki bat non ikusten baita ermita bat. Gaur egun ez da ermitarik, bai ordea, autopistako ordainlekua, irteera, zubitzarra, Azkoitiko bide berria, dozenaka lantegi ibaiaren alde banatan, harrobia garai bateko komentu arrastoen gainean, depuradora etab. Auzoko jaiak ere aparkaleku partikular batean antolatzen dituzte eta bertako tabernaz aparte, ez dut uste biltzeko lekurik dutenik salbu eta taberna ondoko eliza. Ez dute markesina miserablerik ere autobusa (zorterik bada) geratzen den lekuetan (edo polizi kontrolak paratzen dituzten lekuetan).

Hala ere ez dut kexarik somatzen. Edo konformidade handikoak dira edo etsita daude.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Arrixaga auzoa
elgoibartarra 2008-11-17 16:01:56
Jaiotzaz kaletarra naiz baina bizitzan zati haundi bat hor, auzoan eman det, eta ematen jarraituko det. 
Auzoan bazan ermita bat. Auzotarrrek bihotez maite zuten ermita. ezagutzen al duzue? nik ez baina askotan ikusi dut argazkia. 
Autopistarekin hau desagertu zan. 
Gero hor etorri zan Azkoitirako bide berria. Auzoa banatu eta hainbat lur aurretik eraman zituen. 
Nola ez, gero depuradora. Ba al dakizue bertan familia bat bizi zala? Bertatik familia bat bizi zala? Ez dago eskualdean beste leku egokiagorik depuradora bat itxeko.  
Orain Industrialdea haunditzen doa. Eta hurrengoa ze izango da? 
Hori bai, badirudi zerbait aurreratu dutela. Auzotarrek beraien txokoa izateko lokal bat dute. Ea gauzak ondo in eta bide onetik doan da.
Eskerrak Asierri
elgoibartarra 2008-11-17 16:02:59
Pasa egin zait esatea. 
Eskerrak Asierri azalpenagatik.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1