| Agur madalako petrilari |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||||
| 2008-11-13 10:08 | ||||
|
Madalako ingurunea berriz urbanizatu eta oinezkoentzako jartzeko lanen
lehen biktima izan da Madalako petrila;
atzo bota zuten petril ezaguna. Urte luzetan Madalan egon den
petrilaren arrastorik ere ez dute laga eskabadorek, santiamen batean.
Martitzenean (azaroak 11) hasi ziren Madala ingurua berriz urbanizatzeko burutuko diren lanak. Jolas parkeko kolunpioak kendu zituzten lehenbizi eta madalako petrilari iritsi zaio txanda orain. Urte asko egin ditu petrilak herriko txoko honetan eta herritar askoren estimua zeukan. Esate baterako, Hector eta David Garrido anaiek azken Txiki Egunean eskaini zioten omenaldia da diogunaren erakusgarri.
|
||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























