Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


Olentzero 2007

Gida komertziala

Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-11 12:20
Tatiana Kononenko ukraniarra eta Oleg Korneev errusiarra
Tatiana Kononenko ukraniarra izango da XVI. Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketako  nobedade nagusia. 1993an Malina Nicoara frantziarrak parte hartu zuenetik ez da gehiago emakumerik izan Elgoibarko Torneoan. Gaur eguerdian (13:00) aurkeztu dute Txapelketa eta abenduaren 17ra bitartean nazioarte mailako 10 xakelari arituko dira lehian. Partidak Kultur Etxeko hitzaldi gelan jokatuko dira 16:00etatik aurrera. 

 

Oleg Korneev errusiarrak 5 bider irabazi du Txapelketa

Aurten ere Oleg Korneev izango da txapela janzteko faborito nagusia. Errusiarrak 5 aldiz irabazi du Elgoibarko Torneoa, iazko garaipena barne. Bera izan da 16 urtean garaipena errepikatzea lortu duen xakelari bakarra. Korneev, gainera, sasoiko iritsi da Elgoibarrera, aurten makina bat txapelketa irabazi ditu-eta: Coria del Rio, Santa Coloma de Queralt, Benasque eta Sestaoko txapelketak, besteak beste. 2657 ELO puntuazioa du maisu handi errusiarrak.

3 euskaldun eta 15 urteko xakelari bat

Ivan Salgado 15 urteko xakelari galiziarra partidak erabaki dituen zozketan parte hartzen
Faboritoen multzoan sartzekoak dira baita ere, Azerbaiyaneko Azer Mirzoev eta Eric Prie frantziarra. Lehenak Deustuko Nazioarteko Txapelketa irabazi du eta bigarrena Frantziako txapeldunordea da. Claude Landenbergue suitzako txapeldunarentzat Elgoibarrera etotzen den lehen aldia izango da, baina bere maila ematen saiatuko da.

 

 

Hauen atzetik kokatzen dira faboritoen zerrendan 3 parte hartzaile euskaldunak: Mario Gomez (Euskadiko Txapelduna), Iñigo Argandoña eta Santiago Gonzalez. Mario Gomez santurtziarrak badaki Elgoibarren irabaztea zer den eta hau ere sasoiko dabil, Leoneko Nazioarteko Irekia irabazi berri baitu. Espainiarrei dagokionez, aipagarria da Ivan Salgado galiziarraren partaidetza, 15 urte besterik ez baititu. 14 urtez azpiko Munduko Txapelketan 4. postuan sailkatu zen.

XVI. Elgoibarko Nazioarteko Txapelketa (Parteideak)

1-Oleg Korneev (Errusia)

2-Azer Mirzoev (Azerbayan)

3-Eric Prie (Frantzia)

4-Manuel Perez Candelario (Espainia)

5-Mario Gomez (Euskadi)

6-Claude Landenbergue (Suitza)

7-Ivan Salgado (Espainia)

8-Iñigo Argandoña (Euskadi)

9-Santiago Gonzalez (Euskadi)

10-Tatiana Kononenko (Ukrania)

Parte hartzaileak (Mario Gomez eta Iņigo Argandoņa euskaldunak falta dira) eta antolatzaileak

Santi Gonzalez bilbotarra (lehen planoan). Honen eskuinean Ivan Salgado galiziarra eta atzean Azer Mirzoev Azerbayanekoa.
Eric Prie frantziarra eta Claude Landenbergue suitzarra (eskuinean)
 

 

 

 

 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ez da lehenengo emakumea
Ramón Múgica 2006-12-11 15:34:36
1993 urtean Malina Nicoara frantziarrak parte hartu zuen Nazioarteko Xake Txapelketan. Beraz, Tatiana ukraniarra ez da txapelketa honetan lehenengo aldiz parte hartzen duen emakumea. 
1993 urtean Gilberto Milos brasildarrak irabazi zuen eta Malina Nicoara frantziarrak ez zuen txapelketa on bat burutu, azkena gelditu bait zen sailkapen orokorrean . 
Ramon Mugica
Akatsak zuzentzen
elgoibarren.net 2006-12-11 17:45:20
Mila esker Ramon Mugicari. Zuzendu dugu jadanik albiste honetan oker zegoen informazioa.
partidak
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. 2006-12-14 17:49:42
zergatik ezin dira partidak ikusi
partidak ikusi daiteke
Ramon Mugica 2006-12-15 13:32:10
Edonork ikusi ditzake partidak, zuzenean, 17:00etatik aurrera, Kultur Etxeko hitzaldi gelan (bigarren solairuan). Bihar, larunbata, bi jardunaldi jokatuko dira, goizez 10:30etatik aurrera eta arratsaldez 17:00etatik aurrera. Igandean emango zaio amaiera txapelketari eta sari banaketa 20:00etan izango da. 
Partidak nola joan diren, sailkapenak eta abar www.xake.net helbidean ikus ditzakezue.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari