Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
IMHk eta Danobatek 'Bikain' euskararen kalitate ziurtagiriak jasoko dituzte PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-11-10 13:29
Klik haundi ikusteko
Danobat, IMH eta Udaleko ordezkariak Bilbon.
 
Zilarrezko Bikain, euskararen ziurtagiri ofizialak jasoko dituzte gaur (azaroak 10) Elgoibarko bi erakundek, IMHk eta Danobatek, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik; Bilboko Guggenheim museoan 19:30etik aurrera egingo den ekitaldian. Erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatu eta zertifikatzeko sistema da Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofiziala.

  Aurrez finkatu eta jakinarazitako irizpideak aplikatu ondoren, 30 izan dira aurten -ekimenak lehen ezarpen-urtea duen honetan- ebaluatzeko aukeratu diren erakundeak. Hauen perfilari dagokionez, 8 industria-sektorekoak dira, eta 22, berriz, zerbitzu-sektorekoak.
  Hiru maila ditu Bikainek, eta hiru kolore: beltza, zilarra eta urrea.
Klik haundi ikusteko
Edurne Bilbao (IMH), Alfredo Etxeberria alkatea eta Jesus Mari Astigarraga (Danobat)
Klik haundi ikusteko
Bikain ziurtagiriak jaso zituzten erakundeetako ordezkariak Ibarretxe lehendakariarekin.

  IMHk iaz proba pilotuan parte hartu zuen, beste 8 erakunderekin batera. Eusko Jaurlaritzak, egindako lana eskertzeko ekitaldia antolatu zuten Bilbon joan zen abenduaren 17an. Bertan, Bikain ziurtagiria aurkeztu zuen lehendakariak. Goiko argazkian ageri dira, hain zuzen ere, Bikain ziurtagiri berriaren lan prestaketan parte hartu duten 9 enpresen ordezkariak, eta hauen artean, Joxean Egaña (ezkerretik lehena), IMHko zuzendaria.
  • Honako enpresek parte hartu zuten ekimenean: eika, elay, elkargi, eroski, euskaltel, goiena, grupocegasa, imh, iza-matia fundazioa.
 
Lotura duten albisteak:
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

IMH Ingenieritzan ere bai?
GoraBihotzak 2008-11-12 23:50:59
Ingenierizan gaztelera inposatzen da. Bertako ikasle euskaldunei, gai batzuk gazteleraz ematea inposatzen zaie. Ingenieritzatik beti zabaldu omen dute inor baino euskaldunago direla, baina hori praktikan jartzean, ez da horrelakorik gertatzn. Argazki gutxiago, eta ekintza gehiago mesedez!
IMH Ingeniaritza Eskola
IMH Ingeniaritza Eskola 2008-11-17 16:09:41
IMH Ingeniaritza Eskolaren helburu nagusietakoak dira ingeniari kualifitatuak prestatzea, enpresei zerbitzua ematea eta, orohar,gizartearen 
beharrei eta nahiei erantzutea. IMHk euskara plana abiatu zuenean erabaki zuen formazioa euskaraz ere emateko pausoak ematea eta Ingeniaritza Eskolari dagokionez duela 3 urte hasi zen ikasgaiak euskaraz ere eskaintzen, urtero euskara ikasgaien ehunekoa gehitzen. Enpresen eta gizartearen beharrari erantzunez IMHko estrategiak dio teknikari eta ingeniariak eleaniztasunean prestatuko dituela eta IMHko Hizkuntza Politikak dio euskaraz ikasi nahi duten Ingeniaritzako ikasleak 3 hizkuntzatan prestatuko dituela (euskara, gaztelera, inglesa). Urtetik 
urtera beraz euskaraz ikasteko aukera handitzen doa eta helburua izango da promozio guztiek %60 euskaraz ikasi ahal izatea 2015, nahiz eta lehenago iritsiko garen helburura. Azkenik,azpimarratu nahi dugu Ingeniaritza, Eskolak baduela konpromiso sakona euskararekin eta planteamendu serioak dituela bertan dauden euskaldunen eskubideak eta nahiak betetzeko. Oraindik orain bidean gaude eta etorkizuenan guztiz bermatzea dugu helburu.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 8 bisitari