Menu Content/Inhalt

Blogak


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Hasteko, ilunabar bat


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotori buelta mendi bizikletan


Eñaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eñaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Barren astekaria

Mediateka


2010

Gida komertziala

Astigarribia PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-11-06 18:49
Image
Udara hasiera izango zen, Praileaitzen aitzakian Astigarrabian izan ginen Gaztetxearen eskutik, bertan egitera doazen bariantearen ibilbidea ezagutu eta inguruko koba eta patrimoniaren berri jakiteko. Ibilbidea Praileaitz II.ean zen bukatzekoa baina Sasiolako monastegian agortu zen gure denbora Sindikako Pedrorekin solasean. Bazuen zer kontatua.
Tristuraz ikusi genuen nola jausten ari zen elizaren sabaia, harrobiko leherketen poderioz, nola ari zen izorratzen intxaur beltzezko erretaula bikaina eta eraiki berria zuten ur depositoaren kokalekua ere ikusi genuen, monastegiaren ondo ondoan ikusmira desitxuratuz. Bidean, aspaldian bertan ibilitakoak izan genituen hizpide, prailehaitzeko txaman delakoa, zeltiarrak, erromatarrak, beraiek utzitako aztarna toponimikoak eta abar. Tartean, euskal herriko lehenengo frontoia izan litekeena, berez erromatarren joko zahar baten egokitzapena dela uste dutena.

Astigarribiako elizari buruz lehenengo aipamena 1080. urtekoa da. Elizaren 900 urteko historia aitzaki hartuta, konferentzia ziklo bat antolatu dute Mutrikun. Gaur izango da lehenengoa eta datozen hiru ostegunetan gainontzekoak. Gaurkoak “TRITIUM TUBORICUM: 25 años buscando una pista para su hallazgo” izango du izenburua eta Javier Castro hizlaria. Pomponio Mela geografo latindarrak bere “Coreografian” aipatzen du Tritium Tuboricum asentamentua, ez dute topatu oraindik baina bidea bera izan liteke interesgarriagoa bila dabilenarentzat.

Lastima da baina ezingo dut joan, horregatik egiten dizut konbita irakurle, zu joan zaitezen nire partez, eta gero hemen konta ditzazun han entzundakoak, beranduegi ez bada behintzat.

Informazio gehiago Hemen
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

PRAILEAITZEN INGURUAN
Arkaitz 2008-11-07 11:13:43
Kaixo Asier, 
Praileaitzen inguruko hamabostaldia ez zen Gaztetxetik edo Gazte asanbladatik egin. Praileaitzen inguruan jakinmina eta kezka genuen lagun talde batek egin genuen. Tartean Gaztetxean ibiltzen den jendea bazegoen, baina baita beste hainbat esparrutako jendea ere. Eta Elgoibarko jendeaz gain Mendaroko jendea ere bai. 
Topaketa horien fruitu bezala, orain SOS Praileaitzeko jendearekin ere biltzen gara, eta baliteke hurrengo aste kultural batean guk ere SOS Praileaitz izena ematea gure taldeari, baina hori dagokionean ikusiko dugu. 
Astigarribiara bueltatuaz, orain bota duzun gonbitara joan ezin da ere, aukera gehiago edukiko dituzu egun hauetan: 
 
Hitzorduak: 19:00etan, Mutrikuko Kultur Etxean 
 
Gaur Azaroak 6 “TRITIUM TUBORICUM: 25 años buscando una pista para su 
hallazgo” Hizlaria: Javier Castro 
 
Azaroak 13: Astigarribia, un milenio de historia y muchas cuestiones sin resolver” Hizlaria: Jesús Manuel Pérez Centeno 
 
Azaroak 20: “Santiago Bideak” Hizlaria: Ana Isabel Ugalde Gorostiza 
 
Abenduak 2: “Arno, piztiak eta bandiduak” Hizlariak: Ibai Portu eta Alain Ulazia



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Merezi dugulako
Kultur etxeko igogailua, mintxetarako eskailera me...
(jon larrañaga)

ZORIONAK BIKOTE
Balentria bikaina lortu dezute. Argazki eta bideo ...
(Morkaiko)

IGOGAILUA SOTORARTE EZ!!
Sinuose elkartetik, ez dugu ikusten igogailuak sot...
(sinuose)

Eskerrik asko Eñaut !!!
Gaur egon gera Eñauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 18 bisitari