Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Samuel Sanchez azaroaren 23an etorriko da, 8an izan beharrean
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Samuel Sanchez azaroaren 23an etorriko da, 8an izan beharrean PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-11-06 07:41
Klik haundi ikusteko
 
 Samuel Sanchez txapeldun olinpikoak atzeratu egin du Elgoibarrera egin behar zuen bisita: azaroaren 8an, zapatu honetan, zen etortzekoa BTT zentrora ibilaldi gidatu batean parte hartzeko, alabaina, eta azken orduko konpromiso profesional bat tarteko, azaroaren 23ra atzeratu du Mintxetan egin behar zuen agerraldia. Hortaz, Euskaltel-Euskadiko txirrindularien etorrera zela eta atzeratu egin zen eskola kiroleko jardunaldia asteburu honetan egingo da.


 Ekimen hau Debegesa bailarako merkataritza agentziak, eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu dute, Debabarreneko BTT zentro berria bultzatzeko asmotan.
 
 Hil honen 23rako antolatu duten bizikleta ibilaldia erraza da. 7 kilometroko luzera du, eta familia osoak batera egiteko modukoa da. Hori bai, antolatzaileek emandako aholkuaren arabera, komenigarria da 10 urtetik beherakoek heldu baten laguntza izatea.
 
 Ibilaldia dohainik izango da, eta bertan, zaletu guztiek, bailarakoek zein bailaraz kanpokoek, parte hartu ahal izango dute. Interesatuek ez dute aldez aurretik izena eman beharko. Nahikoa izango da 10:30erako Elgoibarren, Mintxetako kirol instalazioetan, egotea. Mendiko bizikleta zaleek Euskalte-Euskadi taldeko txirrindulari profesionalak diren Markel Iriziar, Aitor Galdos eta Samuel Sanchez, txapeldun olinpikoa, izango dituzte zain.
 
  Egitaraua
  • Klik haundi ikusteko
    Azaroaren 23rako antolatutako ekitaldiak 10:30ean hasiko dira. Ordu horretan, elastikoak eta beranduago egingo den zozketan parte hartzeko zenbakiak banatuko dira.
  • Bizikleta ibilaldia 11:00etan hasiko da, eta ordubete beranduago bukatuko da, Mintxetan egingo den mokadutxoarekin. Bertan, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek autografoak sinatuko dituzte, eta beraien taldeko ekipamenduak zozketatuko dituzte.
  • Bestalde, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak gogorarazi nahi du Mintxetako BTT harrera-gunean bizikletak alokatzeko aukera dagoela (17 bizikleta daude helduentzat, eta 7, umeentzat).
  • Bi orduko alokairuaren prezioa 2 eurokoa da, eta egun osoko alokairuarena, berriz, 3 eurokoa.

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari