|
Balkoi zati bat erori da San Bartolome kalera |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2006-12-05 10:52 |
San Bartolome kaleko 25. zenbakian balkoi zati bat erori da kalera.
Zorionez, susto bat besterik ez da izan, jauzi diren balkoi zatiek ez
baitute inor zauritu. Udaltzainek zintzilik geratu diren zati
arriskutsuak kendu dituzte, eta, dirudienez, ez dago oinezkoentzako
arriskurik.
Goizean zehar ibili diren haize bolara indartsuek eta egurrezko balkoiaren egoera kaskarra izan dira, antza denez, San Bartolome kaleko 25. zenbakiko 2. pisuko balkoi zatiak erortzearen arrazoia.
Udaltzainek eta brigadako langileek zinta batekin inguratu dute arrisku-gunea, ondoren, zintzilik geratu diren zati arriskutsuak kendu dituzte eta kalean geratu diren zakarrak ere garbitu dituzte jadanik.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |