Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow "Gida Berdeak" enpresa berrien sorrera eta ingurugiroarekiko errespetua nola uztartu azaltzen du
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

"Gida Berdeak" enpresa berrien sorrera eta ingurugiroarekiko errespetua nola uztartu azaltzen du PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-05 08:12
Klik haundi ikusteko
Debegesak “Zerbitzuen Sektoreko Ekintzaileentzako Gida Berdea” aurkeztu du, enpresa bat sortzeko orduan kontuan izan behar diren ingurumenarekin lotutako gai guztiak biltzen dituen gida, hain zuzen.
 
 
 
Debegesako arduradunen berbetan, “sarritan informazio faltagatik enpresa bat sortzerako orduan kontutan izaten ez diren gaiak biltzen ditu gidak eta behin negozioa martxan egonda konpontzeko zailak eta neketsuak direnak”.
Mari Mar Alonso, Udalsarea 21eko koordinatzaileak, Debabarreneko eskualdearen izaera berritzailea azpimarratu zuen aurkezpenean. “Ingurugiroaren aldeko izaera bereziki nabarmentzen da eskualde honetan eta garrantzitsua da Debegesak alor honetan egindako lana azpimarratzea”. Koldo Aizpuruaren, Euskadiko Kutxaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendari eta Gaztempresa Fundazioko patroiaren, hitzetan, “gida hau euren enpresa propioa sortu nahi dutenei zuzenduta dago eta bertan, energia kontsumo eta hondakin sorrera handiagorik gabeko garapena lortzeko tresnak ezagutarazten dira”. Bere hitzetan, garrantzitsua da ekonomia eta ekologia eskutik bat eginda joatea. 
 
Debegesako Garapen Iraunkorrerako Sailaren arduradunak, Aitziber Cortázarrek, gida berri honen edukiak aurkeztu zituen. "Debegesako Enpresa berriak sortzen laguntzeko zerbitzuaren potentziala aprobetxatzea beharrezkoa dela uste dugu, urtean zehar 170 ekintzaileren kontsultak jasotzen baititugu. Gida hau sor ditzazketen negozioen eta ingurumenarekin lotutako alderdiak beraiei hurbiltzeko aukera ezinhobea dela uste dugu".
 
Gida Berdea 3 ataletan banatzen da
    1- Negozio bat martxan jartzeko Jarduera Lizentzien eta Irekitzeko Lizentziak.
    2- Ingurumen-eragina duten alderdiak: hondakinak, ura, lurzorua, zarata, energia eta mugikortasuna. Atal honetan negozio berriak izan ditzakeen ingurumen-eraginak azaltzen dira eta hauek saihesteko bideak. Bestalde, hasieratik ekoizpen garbiarekin lanean hasteak duen garrantzia azpimarratzen da eta sortu daitezkeen ingurumen-kostuak murrizteko oinarrizko ideiak aurkezten dira.
    3- Informazio gehigarri eta kontaktuen gida. Ingurumenarekin lotutako kontsultak egin nahi dituenarentzat beharrezko kontaktu guztiak. EAEri dagozkion kontaktu orokorrak eta Debagoiena, Debabarrena eta Urola Erdiko eskualdeei dagozkien kontaktu zehatzak.

Teoria praktikara eraman duten adibideak
Enrike Gisasola (Sosola Baserria) eta Oneka Arkitektura Estudioko arduradunak euren esperientzia praktikoak aurkeztu zituzten. Biek negozioa egiteko eredu berria defenditu zuten, ingurumena errespetatzen duen eredua hain zuzen. Ingurumenarekiko errespetu hau, gainera, faktore diferentziala izan daiteke enpresarentzat eta egungo merkatuan lehiakortasunerako eragilea. "Azken finean, eskaintzen ditugun zerbitzuei balio erantsia emateko bidea ere izan daiteke honako hau".
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko