Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow National Geographic telebista kateko “Superhumans” saioa Plaza Handian grabatuko dute
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2006-08 Gune askea

Gida komertziala

National Geographic telebista kateko “Superhumans” saioa Plaza Handian grabatuko dute PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-10-30 10:04
AEBetako Superhumans telebista saioko protagonista diren Pumphrey anaiak, Paul eta Craig indartsuak, Euskal Herriko kirolarien aurka lehiatuko dira, azaroaren 15ean, Plaza Handian. National Geographic telebista kateak 9 laguneko taldea bidaliko du dena grabatzeko. Bestalde, Elgoibarko Udalak lau ordutik gorako herri kirol jaialdi aparta antolatu du. (Bideoan: Pumphrey anaien abileziak) 

Klik haundi ikusteko
Plaza Handian ere saiatuko dira zementuzko bloke pilak puskatzen. Argazkia: C.E. Branham.
Craig eta Paul Pumphrey anaiak dira show honetako bi protagonista indartsuak. Superhumans programa milioika ikuslerengana iristen da, eta oso arrakastatsua da Estatu Batuetan. Izan ere, anai biak “International Karate and Kickboxing Hall of Fame delakoaren partaide dira. Saio honetan borroka arteekin zerikusia duten kirolari handiak omentzen dituzte.
  Eta ez da gutxiagorako, kontuan izaten badugu Craig birritan izan dela borroka libreko pisu astunetako munduko txapelduna. Paulek, bestalde, munduko errekorra dauka, beso bakarrarekin, zenbait motatako materialak (izotz blokeak eta zementua, besteak beste) puskatzen.
  • BIDEOAK: (Pumphrey anaien abileziak harrigarriak youtubetik hartuak)
Klik haundi ikusteko
Aurrean, National Geographic-eko ordezkaria eta Bihurriren arteko pultsoa. Atzean, azaroaren 15eko jaialdiko sustatzaileak.
Superhumans programaren protagonista biak hainbat herrialdetatik (Txina, Eskozia…) barrena ibili dira erronka berrien bila; kultur ekintzetan parte hartuz, eta beraien ibilaldietan bisitatzen dituzten herrialdeetako kirolarien aurka lehiatuz.
  Eta horregatik, oraingoan, Euskal Herrira hurbilduko dira; gure kulturaz gozatzeko, eta herri kiroletako gure kirolari hoberenetariko batzuei irabazteko gai diren erakusteko.
  Horiek horrela, azaroaren 15ean, bi anaiak lehian ikusi ahal izango ditugu Elgoibarko Plaza Handian. Han, beraien indartsu fama benetakoa ote den erakutsi beharko digute; kamaren aurrean, buruz buru aritu beharko dira-eta gure herrialdeko Herri Kiroletako kirolari esanguratsuenekin.
Lehendabizikoa, Ernesto Ezpeleta Bihurri izango da, Mendaron bizi den aizkolari eibartarra. Besteak beste, Ezpeletak, duela 4 urte, 5 metroko perimetroa duen pago-enbor bat moztu zuen (kirol ekitaldi batean aizkorarekin inoiz moztu den enborrik handiena). Horretaz gain, joan den martxoan arrakasta handiz lortu zuen, esku bakarrarekin, bi metro eta erdiko enbor bat moztea. Inoiz ikusi gabeko erronka izan zen hura.
   Entrenamendu saioak 'Bihurri'ren gidaritzapean
Klik haundi ikusteko
Craig eta Paul Pumphrey anaiak dira 'Superhumans' saioko protagonistak.
  Baina gainera, bi showman hauek aurrez aurre jardun beharko dute gure artean ohiturazkoak diren beste kirol modalitate batzuetan: hala nola, harri jasotzen, enborrak aizkorarekin eta trontzarekin mozten, txinga eramaten eta herri kiroletako beste proba askotan. Hori bai, lehiaketari ekin aurretik, ondo gogoan izan beharko dituzte Ezpeletak berak emango dizkien jarraibideak. Kirolari eibartarrak zuzenean gidatuko baititu Pumphrey anaiek, hilaren 13an eta 14an, Elgoibar inguruan egingo dituzten entrenamendu saioak.

  • Egitaraua
  • 10:30 - 11:30: Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari taldeak ongietorria egingo die bi indartsuei.
  • 11:30 - 14:30: Herri Kirolak:
KIROL ERAKUSTALDIA
  • Enborra esku bakarrarekin moztea: Ernesto Ezpeleta “Bihurri
  • Enborra aitzurrarekin moztea: Jose Ignacio Flores.
  • Enborra altueran moztea: Jesús Olaizola “Agite
  • Enborra horizontalean moztea (kolpeak: Agite eta Flores; abiadura:Ernesto eta Jesús Guisasola “Zelai”)
  • Munduko aizkolaririk gazteena (Hodei Ezpeleta)
  • Hainbat forma eta pisutako harriak jasotzea: Joseba Ostolaza harrijasotzaileak 100 kiloko bola, 200 kiloko harri errektangularra, 125 kiloko harri kubikoa eta 100 eta 150 kiloko zilindroarekin erakustaldia eskainiko du.
  • Trontza
  • Fardo jasotzea (5 m.)
  • Ingudea jasotzea (12-18 kg.)
  • 326 kiloko gurdiari birak ematea (Jose Ignacio Flores)
  • Motozerrarekin moztea (irudi bat egingo du Bihurrik) 
  PENTATHLOIA (4 laguneko bi talde. Pumphrey anaiek taldeetan parte hartuko dute)
  • Enborrak aizkorarekin moztea: Enborrak horizontalean moztea
  • Harri jasotzea: 100 kiloko bola/ 100 eta 150 kiloko zilindroa.
  • Trontzalaria.
  • Txinga eramatea
  • Antxintxika egitea.
14:30 – 15:00: Pumphrey anaien indar erakustaldia. Pumphrey anaiek beraien berezitasunen bat erakutsiko digute, esaterako, zementuzko bloke pilak puskatzea.
  Estropadak Urdaibaiko arraunlariekin
Klik haundi ikusteko
 Gainerako egunetan, lehiaketatik kanpo, beste kirol batzuk probatzeko aukera ere izango dute. Alegia, hilaren 16an, ATC Ligako egungo txapeldunekin, Urdaibaikoekin, estropadak egingo dituzte; 17an, berriz, Zaldibiara joango dira, segarekin duten trebetasuna, Tomas Aldasororen aurka erakusteko.



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari