| Samuel Sanchez txapeldun olinpikoa Debabarrena BTT zentrora etorriko da azaroaren 8an |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-10-29 14:08 | ||
|
Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea eta Samuel Sanchez txapeldun
olinpikoa Debabarrena BTT Zentrora etorriko dira azaroaren 8an.
Mintxetara hurbiltzen diren guztiek Samuelekin eta taldekide dituen
Markel Irizar eta Aitor Galdos txirrindulari profesionalekin pedalei
eragiteko aukera izango dute Mintxeta izeneko ibilbidean barrena,
familia eta zaletuentzat ibilbide aproposena dena, 7 km-koa.
Udara honetan ateak zabaldu dituen Debabarrena BTT Zentroa sustatzeko asmoz antolatu dute Debegesako Turismo Sailak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak promozio ekintza berezia, ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula horrelako ekintza batean txapeldun olinpiko batek parte hartzea lortzea.
Eguna: Azaroak 8, zapatua Egitaraua:
Debabarrena BTT Zentroa BTT Euskadi Zentruen sareko Gipuzkoako zentro bakarra da eta zentroaren harrera puntua Mintxetan dago. 14 ibilbide egiteko aukera eskaintzen du gure eskualdeko zentroak eta eskualdean barrena 7 informazio puntu daude. BTT Euskadi Zentroak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez zuzentzen duen produktu turistikoa da.
∞Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























