Inoiz baino argi irudi gehiago jarriko ditu aurten Udalak. Guztira, 90
irudik, iaz baino 30 gehiagok, apainduko dituzte Elgoibarko erdialdea eta hainbat auzo. 90 irudiei, baina, lau eszenografia gehitu behar zaie.
Abenduaren 8tik urtarrilaren 7ra
arte egongo dira piztuta Gabonetako argiak.
4 eszenografia
Anbulategi parean jarri zuten elur oreinez osatutako eszenografia izan
zen iazko berrikuntza nagusienetakoa. Aurten gisa honetako beste hiru
eszenografia jarriko dituzte.
• Anbulategi parean
• Leku-Eder parkean
• Urasandiko Haur Eskolan
• Sigmako josteko makinan
Auzo berrietara ere iritsiko dira argiak
Elgoibarren sortu diren auzo eta kale berrietara ere iritsiko dira
Gabonetako argiak: Basarte, Gabriel Krutzelaegi, Aizkorri edo
Errotaberri plazan jarriko dituzte argi apaingarriak. Hauez gain,
Merkatu Plazako fatxada nagusiak, Altzola auzoak, udaletxeko atzealdeak
eta Bernardo Ezenarro kaleak argiztatze berezia edukiko dute.
42.600 euroko aurrekontua
Gabonetako argien instalazioak eta mantenuak 42.600 euroko kostua izango dute. Iazko aurrekontua bikoiztu du ia aurtengoak, 24.000 € bideratu baitziren iaz. Bigarren urtez jarraian, Maykolux S.L enpresak irabazi du argiak jartzeko lehiaketa publikoa.
Azken berrikuntzak
Kontsumo txikiko bonbillak eta argi biziagoa ematen dutenak erabiliko ditu Maykolux-ek. Besteak beste, Leds teknologiadun bonbillak, star-flash sistema, mikrobonbillak, hiru dimentsiotako irudiak, e.a. Leku-Ederreko eszenografiak, esaterako, palmondo baten itxura izango du eta su artifizial japoniar bat irudikatuko du.
|
Zorionak Udalari Txori 2006-12-04 12:14:19 Udala zoriondu nahi dut, beste urteetan baino argi gehiago jartzeagaitik. | Argiak zertarako? Andoitz 2006-12-04 17:44:04 Norbaitek esango al dit gabonetako argiek zertarako balio duten? Harrotasunez esan digute gainera 42000 erabili dituztela. Badira herrian hori baino behar askoz garrantzitsuagoak nire ustez. | Andoitzi Ibon 2006-12-04 17:59:57 Milaka gauza daude mundu honetan ez dutenak ezertarako balio baina egin egiten dira, ez gaitezen hain pragmatikoak izan. Herriari ikutu dotore bat ematen diote egun batzutan zehar eta Gabon giroan murgiltzen gaituzke argiok. Ados nago behar asko daudela herrian baina argien ideia ondo daola deritzot. | iboneri iturri 2006-12-04 21:13:39 Miloaka gauza dagoz mundu hontan ez dabenak "ezertarako balio" eta egiten diranez, miloaka arrazoi daukoguz egin ez daitezan. Benetan uste dozue diruz ordaindutako apaingarri horreek ipinita lortuko dogula herri bat edertzea? Barruko itxurea ederra ez dan bitartean, azalekoak ez dakar gauza onik. Argiagaz edo argirik barik, gabon jai zoriontsuak opa deutsuedaz! | Iturriri Txori 2006-12-04 21:51:29 Iturri, udalak ipintzen edo egiten duen guztia gaizki al dago zuretzat? Zenbat diru gasta dezu zuk parrandan edo poteoan? eta ez al zaukazun hobetoago diru hori behar dutenei ematea? ez zaitez hipokrita izan eta herriari beste kutsu eder bat ematen diola onartu beharra daukagu. | txorieri iturri 2006-12-04 22:34:54 Neure gastu edo konpromisoen barri zertan emon ez daukot. Herritarrona da udalak urtero batzen dauan dirua, ostera. Udaleko arduradunen asmoen barri jakiteko eskubidea eukiteaz gan, geure onespenagaz hartu beharko leukiez ebatzi guztiak. Ez ete da hobea izango ilun dagozan bazterrak argitzeko erabiltzea argiok? | Iturriri Txori 2006-12-05 08:09:36 Udalak "gure onespenagaz" egin behar dituela diozu. Ta zeintzuk dira "gure"? Iritzi desberdin guztientzat ez dago gustokorik egiterik. Edo ta erabaki guztientzat erreferendun bat behar da? Egunero izango ginan erreferendutan eta hau ez da praktikoa, bestela, zertarako agintariak? | Argixak Gabonetako 2006-12-05 08:36:26 Txori, Iturrik bere diruarekin eitxen dabana bere arazua da, beria baita. Udalak gastautako dirua ordea, danona da, beraz guztiok horren gaņian iritzia eman leike degu. Jun zan urtian Elgoibar ez al zen nahikua dotore egon? Zertarako bikoiztu dute ixa Argixen presupuestua? Lotzagarria presupuestua 4 miloitik 7 miloira igotzea lau egunetan ikusiko ditxugun argixak pagatzeko. Igarriko al degu 3 miloiko alde hori? horrenbeste txundituko al gaitxuzte aurtengo argixek? Txori, 3 miloi hoiekin ez al zaizu ezer hoberik okurritzen eitxeko? | KAIXOHI 2006-12-05 09:33:42 ARGITXOTAN DIRUA GASTAU ETA EGIZKO ARAZOEI(TERMITEN IZURRITE BORTITZA)NUN ERROSARIO ETA SAN BARTOLOMEKO BIZTANLEEK DIRUA PILO BAT GASTAU BEHAR BADE AURRE EGIN EZ ETA ESKUAK GARBITU. | Gabonetakori Txori 2006-12-05 09:54:44 3 milloi horiek auzoak argitzen erabili dira, auzoak ere kontutan hartu behar dira. | Kaixori Txori 2006-12-05 10:09:14 Eta termiten arazoa guztion diruarekin ordaindu beharra al dago? Nik nere etxean termitak izan ditut eta nere diruarekin kendu behar izan ditut. Hau da marka, etxe horietako termitak herri guztiaren diruarekin ordaintzea proposatzea. | Gabonetako espiritua Olentzero 2006-12-05 10:29:04 Ba nik iaz anbulatorixo ondoko orein horrek ikusi nabezenian, Gabonetako espiritua berreskuratu naban, benetan diotsuet! eta horrek ez dauka preziorik, Olentzerok orain dala aspaldi patinetia erregalau zianetik topatzen ez naban espiritua. | TXORIRI 2006-12-05 10:43:58 IZURRITEA IZANIK HERRI GUZTIRA ZABALDUKO DIRA NEURRIAK HARTZEN EZ BADIRA.NORENAK DIRA KALE AZPIAK,ESTOLDERIA,KARKABAK, KONDUKZIOAK;BAKOITZARI BEREA ETA UDALETXEARI BERE PARTEA.BESTE UDALETXE GEHIENETAN ERE UDALAK PARTE HARTZEN HARI DIRA. NORK ORDAINTZEN DITU IZURRITE PREBENTZIOAK ELGOIBARREN?ARRATOIAK? EZBERBINA DA TOKI KONKRETU BATEAN BAKARRIK(ZURE ETXEA)EDO ZABALDUTA BALBIN BADAUDE.EDO UDALETXEKO PARTEA BIZTANLEAK ORDAINTZEA PROPOSATZEN DUZU?HORI BAI MARKA OLIBOTAN GASTATZEA | Txoriri Gabonetako 2006-12-05 10:58:35 3 miloi herriko auzoetan argixak jartzeko? konturatu al zera 3 miloi horiek 2005 urteko presupuestuan %75 dela? Zenbat argi jarri dituzte auzoetan? | Olentzerori eta Iboni Andoitz 2006-12-05 12:00:48 Zein da ba gabonetako espiritua? zertan datza? Txarra al da ba pragmatikua izatia? zuk ez al zenduzen 42.000 beste zerbaitetan gastauko? Probetxugarri izango dan beste zerbaitetan diru hori askoz hobeto dago inbertituta: kirol instalakuntzak, ongizatea, liburutegia,... | Onartezina Urbi 2006-12-05 14:03:48 Ni neuk ez nuke oin gastatzen dan laurdena ere gastako kontu hauetan, baina ulertzen dot herritarron parte bati ondo iruditzen zaiola Gabonetan argiak jartzia eta onartzen det honek kostu bat izatia. Hori bai. Onartezina iruditzen zait urte batetik bestera kostua praktikamente bikoiztia. Datozen hauteskundeekin zerikusia izango al du honek?? | Zer dan? Olentzero 2006-12-05 13:25:10 Ay Andoitz, pelikula yankee gutxi ikusi dituzu zuk Gabon inguruan. Eta, Pragmatikoa izatea bezain zilegia da ameslaria, espirituala edo dena delakoa izatea. Neurtzeko horren zailak, intangibleak, diren gauzek asetzen dute giza espiritua. Eta pragmatikoak izaten hasita, zergatik inbertitu dirua, kirol instalakuntza, ongizatea, liburutegia etabarretan. Ez al da behar larriagoa, premiazkoaga, pragmatikoagoa, munduan dagoen gosearekin amaitzea. Baieztapen topikoa. Baina nire etika pertsonalean 1. postuan dago. Kirol instalakuntza duin bat behar bat izan daitekeela ulertzen dudan arren, goseak daudenei dirua ematea mila aldiz behar larriagoa iruditzen zait. Prest al geundeke argirik gabe geratu eta 42.000 euroak Karitasi eateko. Hori ote da Gabonetako espiritua? | Caritasi Andoitz 2006-12-05 14:41:46 Nereatik perfekto. Erabil dezatela diru hori Caritas edo gobernuz kanpoko beste erakunde batzurentzat. | Olentzerori 2006-12-05 14:47:55 Udala arduratu dadila herriko beharrak hasetzeaz. Horrela herritarrak gustora edukiko ditu. Hori da beraien lana eta hortarako aukeratu ditugu. Izatekotan ardura dadila gosez bizi den herritarrari laguntzeaz. Aurreko urtearekin alderatuta argitan gastatutako 3 miloiekin zeozer egin ahalko luke udalak. | Denoi Konde 2006-12-05 18:08:06 Hemen jarritako mensaje guztiak irakurri ondoren, nire ondorioak hauek dira: daukagun dirua, gustoko eta beharrezko gauzetan gastatu behar dugu: parrandetan liburutan, bidaietan, gabonetako argitan... Horrela lortuko dugu dirua zirkulazioan mantentzea eta horixe da hain zuzen ere Hirugarren Munduaren arazorik handiena: dirurik ezin dutela zirkulazioan jarri. Nik zerbeza bat erosteari esker, tabernariak ogia erosiko du eta okindegikoak gabonetako opariak etab. Hori ekonomia batentzat ona da eta soluzioa ez da karitatearen bitartez behar dutenei diru laguntza ematea, hutsaren truk (nahiz eta partxeak beharrezkoak izan, ez dira soluzio). Beste kontu bat da, udalak diru hori beste zerbaitetan inbertitzea egokiagoa litzatekeen ala ez, eta hori herriak esan beharko du. Nire proposamena zera da: gutxiengo bat gastatu argitan eta gainontzekoa herritarren esku hutsi: balkoia hobekien atontzen duenarentzat, sari bat. Jendeak jar ditzala bere argiak kalera begira eta hola lortuko litzateke herriari gabon itxura ematea. Hemen arazoa litzateke, udalak horrelako zerbait planteatu eskero, askok ez luketela kolaboratuko. Beti zerbait!!! | Gabonak=Hipokresia Amaia 2006-12-05 18:27:33 Dotore idatzi duzue batzuk, pozten naiz ni bezelako jendea egotea mundu honetan.Nire iritzia izenburuan datza; hau da, gabonak hipokresia hutsa dela deritzot. Zergaitik inbertitu behar dute hainbeste diru holako argietan?Orain gabonak datozela kalea itxurozo jarri beharra al dago?Eta urteko gainontzeko egunetan zergaitik ez dizkigute kaleak apaintzen? kostu gehiegi agian? Ni ez naiz sartuko udalak egiten duenarekin, zaila izan behar da dirua nun inbertitu ondo jakitea eta are zailago guztion gustura gauzak egitea, baina ezin dudana onartu da gabonak datozelako dena apaindu beharra, dena ongi egon beharra,kontsumismo hutsa da gabonetako asuntoa, aze faltsukeria!!! | Konderi Neu berritz 2006-12-05 19:22:25 Ņo, sistema kapitalitan funtzionamendua ondo barneratuta daukak: Kontsumorik ezean pikutara dena. Hain justu, gaur egun Gabonak=kontsumismoa. Ados nago dirua zirkulazioan ezin jarri izana dela Txiroen Munduko arazoa, baina, dauzkaten arazo amaigabeetako bat besterik ez da. Hala ere, beherago, "herriak esan beharko du" diozu. Nola egiten da hori, noiz dauka herriak hitza? hauteskundeetan botoa ematen dugunean? Balkoien lehiaketarena ideia ona da, baina hori ere urte guztirako apainketa izatea izango litzateke egokiena, izan ere, herriaren itxura hobetzeko beharra badago leku batzuetan. | Benetan lotsagarrixa. BiLi 2006-12-06 20:09:11 Oso lotsagarrixa. | Gabonak umeentzat Jou 2006-12-06 20:15:29 Nere eritzia: diru larregi, gastu gehiegi iruditzen zait. Hala ere gabonak nere ustez behinik behin umeentzako dira.Argiak jartzea ongi iruditzen zait nahiz eta ni hemen goian komentau dozuen bezala oso gabonen kontrakoa izan. Pentsa ezazue negua hotza, iluntasuna alaitasun txiki bat ahurrentzat. | Konpromezuak Konde 2006-12-11 11:05:53 Ba egia esan, dotore idaztea eta berba politak esatea erraza da, baina konpromezu pertsonalak hartu behar dira, beti udaletxeari begira egon beharrean. Nire konpromezua: urtero bezela ONG batentzat dirua emango det eta baita euskal presoen alde ere. Turroirik eta txanpanik ez det erosiko, baina gabon gauean hipokresia puntu batekin, kriston afarixa egingo det. Kapitalismoaren erabilera kritikatu, baina baliagarria denean baita defendatu ere. Hitz gutxio eta ekitza gehiago, koerenteak izan gaitezan |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |