Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Pedro Muguruza kaleari izena aldatzeko eskatu du Elgoibar1936k
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Pedro Muguruza kaleari izena aldatzeko eskatu du Elgoibar1936k PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-10-22 12:43
Klik haundi ikusteko
Pedro Muguruza arkitekto elgoibartarrak frankismoarekin izan zuen lotura dela-eta Elgoibarren bere izena daraman etorbide bat edukitzea "onartezina” dela salatu du Elgoibar1936 plataformak bere blogean. Bertan adierazten dutenez, “kaleari beste izen bat ematea izango litzateke egokiena, frankistek Elgoibarren hil zituztenengatik eta baita ‘Ley de la Memoria Historica’ delakoak hala dioelako”.


Klik haundi ikusteko
Pedro Muguruza.
  Plataformakoek Pedro Muguruzak 2. errepublika garaian altxamendu militarra sustengatu zuela salatzen dute, eta gero Falangearen menpean zegoen “Direccion General de Arquitecturas” erakundeko zuzendaria izan zela. Kargu horretan iraun zuen bitartean “Valle de los Caidos” Frankoren agindupean eginiko obra izan zen Muguruzaren arkitektura lanik ezagunena. Obra faraoniko haren eraikuntza lanetan pertsona asko hil zirela salatzen dute Elgoibar1936 plataformakoek, eta, hori dela-eta, “ezin da onartu Elgoibarko kaleetan pertsona hau goraipatzeko kale bat edukitzea” diote.
 

  Memoria Historikoaren Legea
 Memoria Historikoaren Legea ere aipatzen dute plataformakoek blogean. “Legeari kasu eginez Espainiar estatuko herri askotan hasi dira kaleen izenak aldatzen, Aragoin, Mallorkan (Palman, 68kaleren izenak)… .Baita Euskal Herrian ere, Nafarroan, adibidez, 20 kale izenez aldatuko dituzte Txantrean”.
Galdera bat airera botaz amaitzen dute: “Adibide asko daude, baina posible ote da Elgoibarren?

  Elgoibarko seme kutun
Klik haundi ikusteko
Pedro Muguruzaren inguruan sarean aurki daitekeen webgune batek (cuelgamuros.com) arkitektoa Elgoibarren beharrean Madrilen jaio zela defendatzen du. Bertan topatu dugu, baita ere, Elgoibarrek semetzako izendatu zuela Muguruza 1943an, eta ondoren, 1946an herriko seme kutun izendatu zuten (ikus alboko dokumentua). Udalak, gainera, ikastetxe bati eta herriko etorbide bati Pedro Muguruzaren izena ematea erabaki zuen, "muguruzatarrak maite zituzten herritarren oniritziarekin".
 
   Kirolzalea
Cuelgamuros webean agertzen denez, kirolzalea izan zen oso Muguruza. Igerilaria, gidari trebea, eskiatzailea, itsasgizona eta esku pilotari nekaezina. Bilboko Athleticeko jarraitzaile sutsua ere izan ei zen, eta Madrilen arkitektura ikasketak egiten ari zela, Bilbo eta Madrileko ikaskideekin batera, Atletico de Madrid futbol taldea sortu zuen, Bilboko taldearen filial moduan. Talde madrildarraren estreinako hamaikakoetan ageri da, gainera, Muguruza bera. Klub Deportibo Elgoibar-en fundatzailea ere izan zela aipatzen da webgunean eta Athleticen kolore zuri-gorriak arkitektoaren nahiari men eginda hartu zituela talde elgoibartarrak gogoratu. Aurrekoez gain, Santiago Bernabeuren lagun handia izan zen Pedro Muguruza. Bernabeuk, gainera, bere izena eramango zuen futbol estadioa egiten ari zela laguntza eskatu zion elgoibartarrari. Laguntzaren ordainetan, Santiago Bernabeu futbol zelaira partiduak ikustera joateko bizi osorako bi sarrera jaso zituen arkitektuak.
 
 
 
 
 
 
 

 

 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Oso ondo
katta 2008-10-22 19:51:59
Oso ondo iruditzen jata Kaliari izena aldatzia! 
 
Ohitxuta gauz izen horrekin ezagutzera kalia baina frankismoan izena daraman kale bat eukitzia herrixan oso gaizki iruditzen jata. 
 
Ez dakit ze izen berri ipini laiken baina seguru oingua baino aproposaua izango dala! 
 
Eskerrik asko elgoibar 1936 eskaeria itxiarren!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari