Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow HIESaren Kontrako Nazioarteko Egunean, inoiz baino ekintza gutxiago antolatu ditu Errotatxok
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

HIESaren Kontrako Nazioarteko Egunean, inoiz baino ekintza gutxiago antolatu ditu Errotatxok PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-12-01 11:02
Klik haundi ikusteko
Inoiz baino ekintza gutxiago antolatu ditu aurten Errotatxo Elkarteak HIESaren, Kontrako Nazioarteko Eguna (abenduak 1) dela-eta. Ikono bihurtu diren lazo gorriak herritarren artean banatzeaz gain, mahai informatibo bat jarri dute Nafarroa plazan, Merkatu Plazaren atarian.

 
 1985. urtean sortu zenetik Errotatxo Elkartea izan da gure herrian HIESarekin zerikusia zuten gaietan erreferentzia. Azken urtetan Errotatxok antolatu izan ditu HIESaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen diren ekintzak. Besteak beste, prebentzio astea, kontzentrazioak, haurrentzako ekintzak, HIESaz hildakoei omenaldiak, e.a. Errotatxoko arduradunek azaldu digutenez, “trantsizio garai batean” sartuta dago Elkartea.
Hortaz, bi ekintza xume hauek (mahai informatiboa eta lazo gorriak) bakarrik egingo dituzte aurten HIESaren aurkako egunarekin bat eginez.
Dena dela, jendea ondo erantzuten ari dela azaldu digute, “jende asko ari da mahai informatibora hurbiltzen eta asko izan dira lazo gorria jarri dutenak. Egun konkretu honetan jendearen sentsibilitatea azaleratzen da”.
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
OMSk sortu zuen Nazioarteko Eguna
HIESaren kontrako Nazioarteko Eguna Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) ezarri zuen 1988an, Nazio Batuen Osasunerako Mundu Biltzarrak egin zuen ebazpena oinarri hartuta. Xedea zen, mundu osoan, informazio eta komunikazio bideak zabaltzea -gaitzak hainbat herritan eta hango biztanleengan duen eragina leuntzeko-; eta konponbideak bilatzeari lotzea. Xede horri lotuta daude gaitzak eragiten dien pertsonen sufrimendua ulertzea eta haiei elkartasuna adieraztea sufrimenduan, borrokan eta salaketan.
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
DATU INTERESGARRIAK:
• 2003. urtera arte, HIESaz kutsatutako 5.149 kasu eta 2.998 heriotza gertatu ziren Euskadin (Eustat, Euskal Estatistika Urtekaria 2005)
• 9 HIES kasu deklaratu dira 2005ean 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean.
• Harreman heterosexualak: HIESa gazteen artean transmititzeko bide nagusia Euskadin
• HIES kasuen kopuruak nabarmen egin du behera Euskadiko gazteen artean. Azken 12 urteetan 128 kasu gutxiago erregistratu dira. Izan ere, 1993an 137 kasu deklaratu ziren eta 2005ean, aldiz, 9. Beherakadarik handiena 1993 eta 1998 artean gauzatu zen
Iturria: Eusko Jaurlaritza, Ogasun eta Herri Administrazio Saila

Informazio gehiago:
Sexu segurua bien esku (Habe)
Asmatutako HIES epidemiaren kronika (Eibar.org) 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Gaixotasun hilgarritik jasangarrira
Pepito 2006-12-01 18:39:18
Jo, bilakaera kuriosoa Hies-ak jarraitu duena. Oin dala ez horrenbeste gaixotasunik larriena, kezkagarriena zan mendebaldeko gizarteetan. Akordatzen Freddy Mercuritaz, Magic Jonshon saskibaloi jokalariaz... zenbat telebista ordu hartu zituzten hauen kasuak? Eta orain, gaixotasun kroniko bihurtu denetik -nahiz eta pastilla mordoa irenstera kondenatuta dauden bizi guztirako-, kezken zerrendan dexente egin du behera. Gaixotasunari egin geniokeen mesederik handiena da. Alarma jaitsi, lasaitu eta ttak! Hiesa-ren atzaparretan jauzteko arriskua hor dago oraindik. Eta guzti honen gainetik, mundu mailan etengabe hasten ari den gaixotasuna da. Milaka lagun kutsatzen dira egunero. Milaka lagun, bai, baina Afrikan. Urrutiko kontuak... "El Jardinero Fiel" pelikula gomendagarrian agertzen denaren erdia egia bada, Afrikarenak egin du, pandemia kontinente guztian zabalduko da. Eta larriena da, gosearekin gertatzen den moduan, Hies-arena, farmaziaren industriak egun dituen bitartekoekin gainditzeko moduko gaitza dela. Hau mundu zoroa. Barkatu txapadia.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko