Menu Content/Inhalt

Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Euskal errituak PDF Inprimatu ePosta
Elgoibarko Izarra   
2008-10-17 09:09
Image
Hogeita hamalau lagun elkartu ginen Euskal Kultura tradizionala ezagutuz ikastaroaren hirugarren saioak zer ematen zuen ikusi eta entzuteko.

 Etxearen gaiarekin amaitzeko, bizpahiru ideia nabarmendu zizkigun Xamarrek. Lehen ideia euskal abizenen gainean bota zigun. Izan ere, askok pentsatu izan dugunaren kontra, Lopez edo Perez abizenak, Etxeberria edo Urrutikoetxea bezain euskaldunak dira. Bai, Lopez abizenaren atzean “Loperen semea” dago; Perezen atzean Pere edo Peruren semea dagoen bezala. Izan ere, X-XI. mendetik aurrera euskal abizenek bi osagai izateko joera nagusitu zen:  lehena, aitaren erreferentzia zen – patronimikoa- (amarena ere bai, baina gutxiago), eta, bigarrena, etxearen edo herriaren izena. Martin Iñiguez de Karkizano (edo Martin Iñiguez Karkizanokoa) itsasgizon elgoibartarraren izen-abizenak ditugu honen adibide. Martin da bere izena; Iñigoren semea dela erakusten digu Iñiguez abizenak; eta, azkenik, zein etxetakoa den azaltzen du bigarren abizenak (Elgoibarko Karkizano baserrikoa). Izen-abizenen egitura hau Euskal Herri osoan egon zen zabalduta XVI. mendera arte; gerora, Araban eta Lizarra aldean mantendu bada ere, gainontzeko tokietan desagertzen joan zen.

Klik haundi ikusteko
 
 Bigarren ideia moduan, etxe baten jabetza erabakitzerakoan, etxekoek lehentasuna zutela azpimarratu zigun. Maiorazkoek familiaren etxea kanpoko bati saldu arren, hau berreskuratzeko aukera izaten zuten etxekoek. Besteak beste, horregatik ikusten dugu etxe batean abizen bera 600-700 urte pasa ondoren.

 Hirugarrenik, etxe-jabea izatea oso garrantzitsua zela aitatu zigun Xamarrek. Izan ere, honek, besteak beste, herriko batzarretan parte hartzeko edo botoa emateko aukera ematen zuen.

 Amaitzeko, etxea ez ezik, herrietako lurrak ere (herlurrak) zentzu kolektiboa zutela ikusi genuen; propietate pribatua kontu berria dela. Kooperatibak Euskal Herrian sortzea, behar bada, ez da kasualitatea izan.

 Eta euskal etxearen ateak itxi ondoren, euskal errituak aztertzen hasi zen Xamar. Zoritxarrez, papera baino ez zion kendu errituen gaiari, baina hurrengo bi saioetan errituen kaxan gordeta dagoena atera eta erakutsiko digula agindu zigun. Hasteko, bizitzako pasarteak kultura guztietan ospatzen direla azpimarratu zuen. Eta gurean ere erritu batzuk aurki ditzakegu, besteak beste, jaiotzaren, heriotzaren edo ezkontzaren inguruan. Goazen batzuk ikustera:

  Jaiotzaren inguruko errituak:

 Garai batean, amatasuna edo emetasuna emakumeek bakarrik ospatzen zuten. Ume bat jaiotzen zenean, emakume festa izaten zen (atso-besta). Umearen ama eta bere inguruko emakumeak elkartu eta jaia antolatzen zuten. Eta ez zen nolanahiko jaia izango, gainera. Bilbo aldean, adibidez, beldurtu ere egin ziren bertako agintariak! Izan ere, Bizkaiko hiriburuko  ordenantza batean azaltzen zenez, Udalak debekatu egin zuen jai hauetan 7 emakume baino gehiago elkartzea. Xamarrek esan zigunez, oraindik ere egiten da jai hau herri batzuetan (Ibarran, adibidez).

 Bestalde, erditu ondoren emakumeek debekatuta zuten etxetik irtetea. Debeku hau ama babesteko modu bat izango zela pentsatzen da. Baina, emakumeak debekatuta bazuen etxetik irtetea, zeinek egiten zituen etxaldeko lanak? Zelan moldatzen ziren orduko emakumeak, debekua hautsi gabe, etxetik kanpoko lanak egin ahal izateko? Teila bat buruan zutela irteten ziren etxetik lanak egitera. Esku batekin teilari eusten zioten bitartean, bestearekin jarduten zuten lanean. Sinistea ere kosta egiten da, ezta?

 Gero, bideo bat ipini zigun Xamarrek, eta, bertan, bataiatu aurretik hiltzen ziren umeak zelan lurperatzen zituzten ikusi genuen. Umea bi teila artean hartu, eta etxeko teilapean (etxearen kanpo aldean) ematen zioten lurra. Bestalde, kanpotik ekarritako txakur bat zelan etxekotzen zuten ere ikusi genuen. Txakurra hartu eta beheko suaren gainean hiru buelta ematen zizkioten txakurra bertakotzeko. Hori eginez gero, txakur horrek ez omen zuen etxe horretatik alde egingo. 

  Haurra izatetik gazte izatera: 

Klik haundi ikusteko
 Nola laguntzen zioten haur bati gazte izateko urrats hori ematen? Noiz esaten zen mutil edo neska batek ume izateari laga ziola? Gehienok ahozabalik geratu ginen Xamarren azalpenarekin. Dantzak edo dantzari izateak marrazten zuen haurraren eta gaztearen arteko marra. Bai, gaur egun edaten, erretzen edo neskatan-mutiletan hasteak markatzen duen moduan, gure aurreko haurrek dantzari izatera pasatzen zirenean lagatzen zioten ume izateari. Neska edo mutil batek 14-15 urte betetzen zituenean, edo ume planta izateari lagatzen zionean, herriko dantza arduraduna joaten zen mutil edo neska horren etxera, dantza taldeko kide izateko gonbitearekin. Eta, gero, egun handia iristen zen: herriko plazan dantzari bezala aurkezteko eguna, hain zuzen ere. Egun horretan, herriaren aurrean dantza egiten zutenean, lagatzen zioten neskek eta mutilek ume izateari. Ez ziren gaur egun ulertzen ditugun dantza-taldeak. Herriko dantzak baino ez zituzten ikasten, eta urtean bitan baino ez zuten dantzan egiten (herrian bakarrik, gainera), baina dantzari izatea ohore bat zen mutil edo neska horientzat. Eta, gainera, etxeko ohorea era zaindu behar zuten, dantzan ahal zuten ondoen eginez. Gazte hauek ezkondu arte jarduten zuten dantzan.

 Ikusten duzuen moduan, euskal errituen kaxatik sorpresa eta bitxikeria bat baino gehiago aterako digu Xamarrek. Datorren astean kontatuko dizkizuegu gehiago.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 94 bisitari