Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Zaldia motorraren aurka, desafio bitxia San Pedroko malda pikoetan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-10-10 12:53
Klik haundi ikusteko
 
Apustu bitxia egin zuten atzo bi lankide eta lagunek, Igor Castañaresek eta Alkak. Honakoa zen desafioa: bata zaldi gainean eta bestea 50 cc-ko motozikletaren gainean, ia nor bizkorrago ailegatu San Pedro gaineraino. Azkenean, gutxigatik, motorra garaile.
 

Apustu bitxiaren sorrera
  Besteak beste, zaldi lasterketetan ibiltzeagatik ezaguna da Igor Castañares, ez da batere gaizki moldatzen gainera.
 Lankide eta lagun batek, Alkak, bere zaldia gehiegitan famatzen zuela-eta sarritan zirikatzen zuen Castañares. Hika-mikan zebiltzan horietako batean motozikleta txiki bat pasa zen bien aurretik eta haren gainean ere irabaziko ziola zaldiari desafioa bota zion Alkak. Hala, berotu eta desafioa egitea adostu zuten: ia nork bizkorrago igo San Pedroko malda gogorrak, zaldiak ala motorrak.
 Biek ikusi zuten motor txikia, Piaggio etxekoa, Etxeberria Funerariokoa zen. Funerariakoei motorra eskatu eta atzo (urriak 9) egin zuten apustua.

  Zaldia urduri jarri eta abantaila eman zion motorrari

Klik haundi ikusteko
Irteeran urduri jarri zen zaldia eta abantaila hartu zuen motorrak.
 Esperientzia handia dauka Igor Castañaresek zaldi lasterketetan, baina atzoko desafioko irteeran ez zuen “Bizkor” zaldiaren urduritasuna baretzerik lortu. Irteerako arazo horrek desafio guztia baldintzatu zuen. Izan ere, hasiera traketsean galdutako metroak berreskuratzeko saiakera itsuan gehiegi eskatu zion zaldunak zaldiari, eta motorraren parera ur depositua baino lehen ailegatu bazen ere, gehiegi berotuta zegoen ordurako zaldiaren motorra. Benetako motorrak, aldiz, poliki baina seguru jarraitu zuen gorantz, 30 kilometro orduko ozta-ozta harrapatzeko gai den ibilgailu motorduna (50 cc) izan arren.
Klik haundi ikusteko
Igor Castaņares eta 'Bizkor' zaldia.
 Amaiaeran, gutxigatik izan bazen ere motorra lehenago iritsi zen San Pedro gaineraino.
  Zaldiak pott eginda bukatu zuen, baina motorreko gidariak ere ez zuen askoz freskoago amaitu, ibilbide guztian zehar gorputz eta arima saiatu baitzen, -zangoekin lagunduz-, motorraren abiadura zertxobait handiagotzeko ahaleginean.
 Apustua bukatutakoan brigadako lankideekin batera bazkaria egin zuten San Pedron bertan, giro eparegabean.
  • Argazkiak: Aitor Zabala
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

redios!!!
ilargi 2008-10-10 16:12:53
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza raruak etixen hasitxa ez gaitxu inork irabazten!  
 
Zaldixak irabazi bihar zaban! ke pena!
zaldunan akatsa
Gaueko 2008-10-13 09:16:55
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Kontzertua
Azaroa 21, 2008 (18:30)

Hitzaldia
Azaroa 21, 2008 (19:30)

Sotoko Hotsak
Azaroa 21, 2008 (22:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 11 bisitari