Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow “Txarriduna Hotela”, Elgoibarko hotel bakarra, inauguratu da
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

“Txarriduna Hotela”, Elgoibarko hotel bakarra, inauguratu da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-11-29 10:30
Jende asko hurbildu zen inaugurazio ekitaldira
 
Txarriduna Hotela inauguratu dute. Bi izar, Lau solairu, 1.100 m², 22 logela, 36 ohe… Elgoibarko hotel bakarrari dagozkion datuetako batzuk dira.

 

 

Herritarrentzako inaugurazioa
Enpresentzako inaugurazioa egin zuten azaroak 28an eta 29an herritarrentzako inaugurazioaren txanda izan zen. Herritar mordoa hurbildu ziren Txarridunara, hotel berria ikusi eta doaneko jan eta edanaz gozatzera. Halere, ezin izan zuten Txarriduna Hoteleko logeletara igo. Hortaz, momentuz, hemen erakusten dizkizuegun argazkiekin (behean) ase beharko duzue kuriositatea.

• Datuak:
• Izarrak: 2 izar
Pisuak: 3 pisu + garajeak
Azalera: 1.100 m²
Logelak: 22 (8 logela ohe bikoitzekoak eta 14 logela bi ohekoak. Bi logela elbarrituentzako egokituta daude)
Zerbitzuak: Kafetegia, harrera, gela balio anitza (120 m²), Garajea (10 plaza), terraza
Langileak: 6
Disenatzailea: Agustin Oteiza arkitektoa
Prezioak: (gaueko eta gosaria barne)
  *Ohe bakarreko logelek: 45 € (pertsona 1) eta 55 € (2 pertsonek)
  *Bi oheko logelek: 65 €

•  Pentsioak 57 urte egin ditu

Txarriduna pentsioa (ezkerrean) eta Txarriduna Hotela
Eraikin zaharra eta berria elkarren ondoan
Txarriduna pentsioaren lekua hartuko du metro gutxira eraiki duten hotel berriak. Txarriduna pentsioa, Elgoibarko eraikin ezagunenetako bat, 1949ko azaroaren 28an ireki zuten. Hortaz, 57 urte bete zituen atzo. “Kointzidentzia hutsa” izan dela azaltzen du Imanol Urainek. Honez gain, eraikin zaharrean dagoen jatetxeak martxan jarraituko duela gaineratzen du. Urain sendiak garai berrietara egokitu nahi izan du Txarriduna Hotelarekin. “Ilusio eta lan asko jarri dugu hotel honetan eta egiten dihardugunean sinisten dugu”. Pentsio zaharreko bezeroak mantentzeaz batera, bestelako bezero esparru bati ere zerbitzua eskaini nahi diote hotel berriarekin.

•  Hotela argazkitan:

Kafetegiaren ikuspegi orokorra
Kafetegia

•  Goiko bi argazkiotan Kafetegiaren ikuspegi orokorra.

Lehen solairuko igarobidean dagoen atseden lekua
Harrerako egongela. Arturo Andrade eskultorearen pieza bat ageri da atzekaldean

•  Lehen solairuko igarobideko detaile bat (goiko ezkerreko argazkian). Harrerako atsedenlekua (eskuinean). Atzean Arturo Andraderen eskultura ikus daiteke. Eraikinean bat baino gehiago daude.

32 logela ditu hotelak. Hauetatik 8 ohe bakarrekoak dira
 
Bi oheko 14 logela daude

•  Ohe bikoitzeko eta bi oheko logelen pare bat adibide.

Komunez gain plasma telebistak daude logela bakoitzean
Gela balio anitza: batzarrak, aurkezpenak, bideo proiekzioen emanaldia, buffet edo enpresentzako gosariak, e.a. egiteko erabiliko dute.

•  Logela bakoitzak komuna eta plasma telebista bat ditu. Eskuinean gela balio anitza. 120 m²-ko gela hau batzarrak, aurkezpenak, e.a egiteko erabiliko dute.

 
Kafetegiko detaile bat
Mahai baten detailea
Zapaia jartzea falta bada ere terraza bat jarriko dute pentsioaren eta hotelaren artean geratzen den espazioan
Kanpoko terraza
 

 

 
Beheko solairua eta lehen bi pisuak hartzen ditu Txarriduna Hotelak
Hotelaren kanpoaldea.
Klik haundi ikusteko
Inaugurazioko une bat.
 


 

   

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Pentsioa eraberritzeko asmorik dago?
2006-11-29 13:10:15
Hotel berria oso polita geratu da baina pentsio zaharra margotzeko edo eraberritzeko intentziorik badago? Ze pena bat da ingurunea hain txukun jarri ondoren, pentsioaren edifizioa horrela ustea.
Eraberritzeko asmoa
2006-11-29 14:37:05
Aurrekoarekin ados! Pentsio zaharrak aurpegi garbiketa bat behar du. Pena ematen du zein egoeratan dagoen ikusteak. Gañera Elgoibarrera datorren eta malatik sartzen den jendeak ikusten duen lelengo eraikiña da. Inpresio nahiko txarra utziz.
Gustatu jata!
Miren 2006-11-29 15:01:41
Ni ere ados aurreko biekin. Hala ere, Hotel berriak itxura oso polita dauka. Ez dot nik sekula hor lo egingo etxeko ohea eukita baina eskerrikasko editoreari kuxkuxeatzeko aukeragatik! Erretratu oso politak! ;-)
Bi gauza ezberdin
Ni neu 2006-11-29 15:33:44
Bi gauza ezberdinetaz ari garela iruditzen zait, bata oraingo hotel berria eta bestea lehengo hostala zegoen eraikina. Eraikin honetan, beste familia batzuk ere bizi dira nahiz eta Txarridunatarrek parte handia izan etaf atxadari aurpegia garbitzeko guztien adostasuna beharko dutela iruditzen zait. 
Oso egokia eta mesedegarria izango litzateke eraikin honen fatxada garbitzea, batez ere, inguruan eraikitzen ari diren etxe guztiekin batera dotore eta elegante ikusteko. 
Dena dela, zorionak Urain familiari eman duten aurrerapausoagatik eta ea oraingo hotelak beste 57 urte betetzen dituen eta gu ikusteko izan gaitezela.
Edarra!
Lur 2006-11-29 16:53:03
Nik ere ez dot uste Txarridunanian gaurik pasauko dotenik, baiña edarra begitantzen jata uraintarrek egin debena. Duela urte batzuk zera esan zidan lagun batek: "Elgoibarren hotela falta da herri konpletua izateko". Badirudi kopletau gerala, ezta? Ah, ez naiz hotelian egon, baina notizia honetako erretratuei esker bertan egon naizen sentsazioa daukat. Kategoriako lana elgoibarren.net-eko editoriak eskaini digun errepoartajea.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko