| Kobratu gabe jokatuko du Joseba Etxeberriak azken urtea Athleticen |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2008-10-02 14:02 | |
|
“Urteotan eman didan maitasuna itzuli nahi diot Athletici”. Horrela
azaldu du Athleticeko aurrelari elgoibartarrak hartu duen erabakia:
kobratu gabe jokatuko du hurrengo denboraldia Athleticen, bere
borondatez. (audioa dauka)
Joseba Etxeberria berak aurreratu zuen moduan, 2009-2010 bukaeran erretiratuko da futbolari gisa, hamabost urtean Bilboko taldean jokatu ostean.
Fernando Garcia Makua presidentea alboan zuela egin du prentsaurreko agerraldia Etxeberriak, gaur (urriak 2) 13:00etan, Lezaman. Bertan azaldu ditu bere erabaki ez ohikoaren nondik-norakoak. "Urteotan eman didan maitasuna itzuli nahi diot azkeneko urte horretan Athletici, dirurik ez jasota. Ohorea da bertan jokatzea, klub bat baino gehiago baita", esan du Etxeberriak.
Argazkiak: athletic-club.net
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























