Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Arrazoi bila
Blogak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Inurri sinpatikoak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Belle Dolomiti


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Apustua


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Mendi irteera pikotara


Aitor Ibabe
Irudimena zukutuz
Aitor Ibabe
Altzari-diseinu lehiaketa


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Aurtengoz nahikua


Arrazoi bila PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-10-01 22:27
Image
Joan den igandean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, "Zergaitik ikasi euskera?" eskutitzarekin egin nuen topo. Galdera ederra, pentsatu nuen. Kontuan edukita denok dakigula (hegoaldean behintzat) gaztelaniaz, zegaitik ikasi euskara? Batuz-en, AEKren, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoaren, IKAren eta Maizpideren izenean sinatzen zuten.

Eskutitza irakurri aurretik, galderari erantzuten saiatu nintzen baina, ezin arrazoi egokirik topatu, salbu eta kapritxoarena. Beraz, jakinminez hasi nintzen irakurtzen, zer motibo ahazten ote zitzaidan, zer nolako motzdadeak jo ote ninduen goiz hartan tajuzko arrazoirik topatu ezinik ibiltzeko.

Honela zioen, "Zertarako ikasiko dut nik euskara? Seme-alabekin euskaraz komunikatu ahal izateko; edota telebista euskaraz ikusi ahal izateko; aldizkari edo liburu bat euskaraz irakurtzeko. Lanean ari zarela, lankide euskaldunekin hitz egiteko. Ikasten edo lan bila bazabiltza, titulu ofizialak eskura ditzakezu; eta gainera, agiria lortuz gero, horregatik ere dirulaguntza berezia eskura dezakezu. Aisialdian, dendan edo jatetxean euskaraz aritzeko... Tira, abestiak dioen bezala, ...badira mila motibo... euskara ikasteko. Ah! Euskal abestiak ulertzeko ere balio du"

Gehiago ere esaten zuen baina ni lehengoan geratu nintzen, sikera, sendatuko zaitu, aldatuko zaitu, hobetuko zara, zoriontsu egingo zara, salbatuko zaitu edo zerua irabaziko duzula balio.

Galderari erantzun ezin eta, beste galdera bat egin nion nire buruari. Eta hik? Zergaitk egiten duk euskaraz?

Berez hala datorkidalako, egosgogorkeriz, amorrazioz, maitasunagatik, mendeku puntu batez, traba egiteko, izorratzearren...

Bistan da, nire arrazoiak sua pizteko egokiagoak direla kartel, pankarta edo esloganetarako baino. Sikologoa beharko dut igoal baina, hasteko ea Xamarren ikastaroak argi egiten didan, osterantzean, beti bezala, edozein iradokizun ongietorria izango da.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


2009ko Trinitate jaiak
bideoak eta argazkiak

Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez