Prentsaurrean aurkeztu zuen Udalak Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasun Plana. Udaleko barne antolamenduan emakumeen eta gizonen egoera zein den jakiteko diagnosi bat egin da, eta, diagnosi hori abiapuntutzat hartuta, osatu da plana. Arantza Madariaga, Emakundeko idazkari nagusiaren babesa jaso zuen planak aurkezpenean.
→Ikus hemen, Marivi Agirregomezkorta alkateak planaren aurkezpenean irakurri zuen testua.
• Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasun Plana (PDF)
Iturria: elgoibar.org
Bi urterako plana izango da
Udalaren eta Debegesaren artean egin dute Gizon eta Emakumeen Arteko Berdintasunerako Plana. Udal barnean berdintasunerako plana garatzeko helburuarekin, 2007 eta 2008 urteetan jarraituko diren lan ildoak adostu dituzte.
Erakunde publikoetako langileak sentsibilizatzea eta trebatzea izango da helburu nagusienetakoa. “Irudia eta hizkera zaintzea eta betidanik gizonezkoentzat izan diren erabaki guneetan emakumeen partaidetza bermatzea izango dira, besteak beste, plan horren bidez bultzatu nahi ditugun alorretariko batzuk”. Marivi Agirregomezkortaren berbetan.
Udaleko arduradunen ustetan, “erabakiak hartzen dituztenen artean oreka dagoenean baino ez da lortuko Udalaren baliabideak zuzen banatzea. Izan ere, Udalaren barruan erabakitzen baita dauden baliabideak nola banatu behar diren zehazten duen politika”.
 
Planaren ezaugarriak:
• Bi urteko indarraldia izango du.
• Denen partaidetzarekin egin da.
• Plan irekia eta malgua da.
• Ebalua daitekeen plana da.
• Udalaren barne antolamenduari zein udalerriari eragiten dion plana da, eta hasiera batean, konpromiso politikoa eta teknikoa eskatuko ditu.
• Udalak ez dauka gai horretarako zinegotzi berezi bat izendatzeko asmorik. Legegintzaldi hau amaitu bitartean Marivi Agirregomezkorta alkateak hartuko du bere gain plana betetzeko konpromisoa eta erantzukizuna.
Herritarren eskura
Norbaitek, diagnosia edo planari buruzko xehetasunak jaso nahi baldin baditu, Udalera jo dezake informazio eske.
Emakunderen ikuspuntua
Arantza Madariaga, Emakundeko idazkari nagusiak eta Gautegiz-Arteaga herri bizkaitarreko alkateak, Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Legea (PDF) eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana (PDF) izan zituen hizpide.
|
Baina, zein da plana? Lore 2006-11-29 20:04:57 Planaren ezaugarriak irakurri ditut eta ondo daude, baina, zein da plana? Notizia ona da, baina planaren nondik norakoak ezagutzera ematen ez badituzue, informazioa herren geratzen dela uste dut. Ez dakit nori dagokion, baina uste dut planaren gaineko informazioa eman behar duela norbaitek (punturik esanguratsuenak, besterik ez bada ere). Badakit Plana ezagutu nahi duenak Udalera jo dezakela, baina denok ez daukagu Udalera joteko erreztasunik edo aukerarik, eta estimatuko nizueke hemen punturik garrantzitsuenak jakinaraztea. Eskerrik asko. | Lorek esandakuakin bat Iturri 2006-11-30 11:46:02 Bat nator Lorek egindako eskaeriakin. Izan ere, notizia honen mamixa planian bertan dago. Nik ere Udalak prestatu daban plana zein dan ezautu nahiko neuke. Udalaren web orrixan sartu naiz (www.elgoibar.org) baiņa hamen ere ez da planik azaltzen. Planeko ideiaren bat edo beste bai, baiņa plana bera ez. Plana herrittarrok ikusi eta irakurtzeko modura jartzeko eskarixa luzatu nahiko nieke alkatiari eta Udalari. | Laburpen bat? Lur 2006-11-30 11:55:42 Plan osua astuna izan laike, igual, baina laburpen bat jarri daitteke Interneten. Ondo dago jendiak udaletxerako bidia ikastia, baina teknologia berriek eskaintzen debena ere aprobetxau egin beharko luke Udalak herritarrengana iristeko. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |