| Josu Arregi azpeitiarra nagusi San Migelgo maldetan |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||
| 2008-09-30 09:18 | |||
|
2004ko Karakaterako igoerako irabazle berberak, Josu Arregik, irabazi
zuen domekan San Migelera II. Korrika Igoera. Azpeitiarrak, gainera,
marka berria ezarri zuen, 19 minutu eta 38 segundo erabili zituen 5,5
kilometroko ibilbide maldatsuan gora egiteko. Oscar Malvar
elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan, irabazlearengandik 13
segundora. Emakumezkoetan Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen (25´22´´).
Eguraldi onak animatuta 52 lagunek, lehen edizioan baino 8 antxintxikari gehiagok, parte hartu zuten San Migelgo II. korrika igoeran.
Plaza Handitik atera eta segituan bi antxintxikarik hartu zuten tropelaren burua; Josu Arregi Azpeitiarrak eta Oscar Malvar elgoibartarrak. Santa Klara auzokoak, Malvarrek, tinko eutsi zion azpeitiarrak ezarritako erritmoari eta parez-pare joan ziren ia ibilbide guztian. Azken metrotan baina, amore eman behar izan zuen Malvarrek eta 13 segundoko aldea atera zion Arregik helmugan.
Elgoibarren lortzen duen bigarren garaipena da honakoa 39 urteko Josu Arregirentzat: 2004ko Karakaterako igoeraren edizioa irabazi baitzuen, 30´42´´ denborarekin. Hirugarren postuan, iaz bigarren postuan sailkatu zen Juan Antonio Soto (21´05´´) mendaroarra sartu zen helmugan.
Lehen hiru sailkatuek estreinako edizioko irabazleak, Unai Bengoa itziartarrak ezarritako denbora (21´22´´) gainditu zuten. Laugarren postuan Iñigo Lariz (21´17´´ ) elgoibartarra ailegatu zen, azkeneko Karakateko Igoera (2007koa) eta aurtengo Nahaste Borrasteko irabazlea; probako parte hartzaileen mailaren erakusgarri.
Nerea Amilibia aiarra nagusi emakumezkoetan Lau emakumek parte hartu zuten San Migelera igoeran, hiru elgoibartarrek eta Nerea Amilibia aiarrak. Azkenean, aiarrak aldapa pikoetara ohituagoa dagoela erakutsi zuen eta 25 minutu eta 22 segundoko denbora apartarekin garaipena lortu eta errekor berria ezarri zuen.
Ainhoa Lendinez sailkatu zen bigarren postuan (26´35´´) eta Pilar Arriola hirugarren postuan (27´15´´). Hirurek, iazko irabazleak, Ane Mendiak, egindako denbora (27´52´´) gainditzea lortu zuten.
Argazkiak:
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






































