Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Morkaiko arrow Neouvilleko Ikusmira (Kronika)
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Mediateka


2008

Gida komertziala

Neouvilleko Ikusmira (Kronika) PDF Inprimatu ePosta
Morkaiko   
2008-09-26 13:39
Image
Zapatua batean goizeko 04:00etan jaikitzeak beti ematen du pereza pixka bat, baina esaera zaharrak dioen moduan, “gustuko tokian, aldaparik ez”. Goizeko 05:00etan elkartu ginen Plaza Handian. Hogeita hamahiru lagun eta motxila mordo bat, pioletak eta bastoiak zintzilik zituztela. Autobusean sartu, A8 autopista hartu eta Frantziarantz abantatu ginen.

Klik haundi ikusteko
  Lau ordu inguru erdi lotan eman ondoren, autobusa Tourmaleteko malda gogorrak igotzen hasi zen. Ordurako, eguzkiak bere aurpegirik ederrena erakutsi eta botak janzteko gonbitea luzatu zigun. Eta hala egin genuen. Nahieza gainetik kendu eta mendian gora abiatu ginen poliki-poliki.GR-10 mendibidetik lepo bateraino igo ondoren, 2.715 metroko Bastan mendia egin genuen gehienok. Bidean, Campana de Cloutou, Bastango aterpetxea eta laku mordo bat pasa genituen. Zortzi orduan gora eta behera ibili ondoren, 1.200 metroko desnibel positiboa egin genuen. Nekatuta iritsi ginen Oredoneko aterpetxera.
 
Klik haundi ikusteko
  Dutxa beroa hartu eta mahairen bueltan eseri ginen eguneko nekeak errekuperatzeko asmoarekin. Janaria aterpekoek atera ziguten, baina edariak mahaipetik irten ziren. Ardo-botilak handik eta hemendik azaldu ziren, derrepentean. Bereak ez ziren ardo-botilak ikustea ez zitzaion gehiegi gustatu aterpeko arduradunari, eta, azkenean, 3 euro kobratu ziguten deskortxea. Ezingo dugu hemen kontatu zenbat botila zabaldu genituen, baina jendea ez zen egarriak geratu. Jan eta edan primeran egin ondoren, terrazara irten ginen patxarana freskatzera. Hotz egiten zuen kanpoan, baina gustura jardun genuen txatxaran. Hori bai, zortzi orduko ibilaldiaren zama gainean geneukan oraindik, eta, poliki-poliki, oherako bidea hartu zuen jendeak.

Klik haundi ikusteko
  Domeka goiza ere apartekoa esnatu zen. Eguzkiak hasieratik egin zigun ku-ku, eta Neouviellen gora abantatu ginen ia denok. Bakoitza bere pausuan, baina denok hartu nahi genuen hankapean 3.091 metroko Neouvielle mendia. Hiru orduko igoera omen da aterpetik gailurrera, baina denbora gutxiago egin genuen. Goian zegoen ikusmiragatik izango zen, behar bada. Dena zegoen bistan: Taillon, Perdido, Vignemale, ..., Edarra, benetan! Baina, mendiko ibilaldiak behera jaitsitakoan amaitzen ei dira, eta guk ere beherako bidea hartu genuen zerbait jan eta edan ondoren. Luzea izan zen jaitsiera; harri arteko jaitsiera gehientsuenak moduan, astuna eta gogorra. Baina behean laku eder bat geneukan zain, eta ura hotza egon arren, ia denok busti genuen gorputzeko atalen bat. 

  17:00ak aldera iritsi ziren azkenak Neouvielletik. Di-da batean autobusean sartu eta bueltarako bideari ekin genion. Auto-gidari kamikazeak, trikitixa eta beldurrezko pelikula bat izan genituen bidelagun. Uste baino beranduago iritsi ginen Plaza Handira, eta astelehena bere hatzaparrak erakusten hasi zen. Baina, astelehenek beste gustu eta usain bat izaten dute zapatua eta domeka mendian bota ondoren.


  Morkaiko M.E. eta Imanol Larrañaga



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko