Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Iluntasuna abailtzen


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Xamarrekin berbetan


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Muskurutxuko Sorginak PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-09-25 22:30
Image
Diputazioak gure herria txoribistan jarri duela eta, jolasean hasi naiz bere orrietan. Badago aukera bilaketak egiteko, eta dena txoribistan izan ez arren, gure inguru hau oso osorik dago argazkitan emana.

Lehengoan, enkargu baten kariaz aspaldiko kontu batzuk aztartzen ari ginela, garai bateko herri mugimendu zenbait hizpide, akordatu gara bazela Muskurutxu izeneko talde ekologista bat. Ez dut uste asko iraun zuenik, baina haien bitartez izan nuek nik estreinekoz "Muskurutxu" delako honen berri. Ez zitzaidan argi geratu izen hau nondik hartua zuten. Garai beretsuan, gogoan dut bazela Muskurutxuko Sorginak izeneko talde edo proiektu bat. Ez nago ziur baina txalapartaren inguruan zelakoan nago. Orduan ere, ez nintzen jabetu izen horren jatorriaz. Gerora, etxean ikasi dut Muskurutxu, Karakateri edo bere inguruari deitzen ziotela lehengoek. Zehaztasun handirik gabe hau ere.

Diputazioko orriotan Karakate izenarekin bilaketa eginez gero, "KARAKATE (PARAJEA, LEKUA) ELGOIBAR" eta "KARAKATE (GAILURRA) SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMAS,ELGOIBAR" aurkituko dituzu. Muskurutxo, Muskurutxu, Muzkurutxo edo Muzkurutxo (ez baitakit nola demontre izan daitekeen) izenekin bilatzen jarrita ez du ezer erakusten. Hemen klik eginda azalduko zaizun argazkian ageri den alfonbra berde iluna ote da Muskurutxu? Argibideak ongietorriak.

Karakate boladan dago. Badu antena, badu historiaurrea, badu proiektu eolikoa, badu laisterketa eta batez ere gero eta mendi (edo kirol?) zale gehiago. Igoera itoa baino ederragoa du ordea arestian aitatu alfonbra, demagun, Muskurutxo hori. Karakate izena gustatzen zait, baina, tira, boladan dagoenari kontra egitea are gehiago. Muskurutxu horrek ume hizkuntzan asmatua dirudi, hitz sorgindua inondik ere. Etxean badugu hizketan ikasten ari den bat eta erabaki bat hartu beharrean naiz. Ea Karakatera ala Muskurutxura joango garen.




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

erabakia hartu al duzu?
agonirena 2008-10-23 09:50:30
Nik ere ba dut noizbait hizketan hasiko den bat etxean. Aurrekoekin ez bezala, zalantza sortu zait gure etxeko berriarekin. Etxarriko euskalkian edo ohikoa dudan sasi batueraz? 
Ez baita berdina atta edo aita.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hotzaren aurka, kontsumismoa!
Gabonak laster datoz, eta? Niri bost axola jendeak...
(MarkinaXemein)

Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Lo mejor de mí (Ongarri)
Abendua 4, 2008 (21:30)

Quemar despues de leer
Abendua 5, 2008 (22:15)

Quemar despues de leer
Abendua 6, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko