Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Trontza zahar txapelketa izango da zapatuko feriako nobedade nagusia
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Trontza zahar txapelketa izango da zapatuko feriako nobedade nagusia PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-09-25 10:47
Klik haundi ikusteko
 
Baserriko produktuak erosteko eta herri kirolak ikusteko aukera ere izango da hileko azken zapatuko ferian, zapatu honetan (irailak 27). Nobedade nagusia Elgoibarko trontza zahar txapelketa izango da. Mendaro, Lastur, Baliarrain eta Arratiatik etorritako kirolariek parte hartuko dute bertan.


  Udalak, Debemenek eta herriko hainbat baserritarrek indarrak batu dituzte “hilzorian” dagoen hileko azken zapatuko feria berrindartzeko asmoarekin. Feria biziberritzeko lehen saiakera ekaineko azken zapatuan (ekainak 28) egin zen eta uztailean (uztailak 26) bigarrena. Antolatzaileek uste dute jendeak pixkanaka feria barneratuko duela, eta ahalegin horretan dihardute. Euren ustez, azoka biziberritzeko guztion inplikazioa behar-beharrezkoa da eta jendea animatu nahi dute.

  Herri kirolak goizez
Klik haundi ikusteko
Aiastia-San Migel auzoko ardi txakur lehiaketa zapatu arratsaldean izango denez, herri kirolak eguerdian eskainiko dituzte, Kultur Etxe aurrean, 12:30etik aurrera.
Betiko moduan, ganadua 11:00ak ingururako ailegatuko da eta 17:00etara arte egongo da erakusgai. Makineria ere salgai izango da. Hala ere, goizean, 9:30etik 13:00era arte sei baserrik eurek ekoiztutako poroduktuak jarriko dituzte saltzen Nafarroa Plazan.
Honako hauek jarriko dute postua:
  • Lizundia Txabola baserria (Elgoibar): baserriko hainbat produktu. Eguenetan plazara etortzen da.
  • Zabaleta baserria (Elgoibar): barazkiak. Eguenetan plazara etortzen da.
  • Arrasketa baserria (Lastur):barazkiak. Eguenetan plazara etortzen da.
  • Eguen Txiki baserria (Elgoibar): Eguenetan plazara etortzen da.
  • Mausitxa baserria (Elgoibar): ardi gazta
  • Txillarre baserria (Elgoibar): produktu ekologikoak. Plazan denda dauka.

  Trontza zahar txapelketa
Klik haundi ikusteko
Lagun Artea elkarteko kideak arduratzen dira herri kirol saioak antolatzeaz.
 
  Mendaro, Lastur, Baliarrain eta Arratiatik etorritako kirolariek parte hartuko dute trontza zahar txapelketan. Horrez gain, aizkoran Elgoibarko bi gazte ikusteko aukera izango da: Edu Arrona eta Apraiz. 
 
 
  Lotura duten albisteak:



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 9 bisitari