| Abantailak eta deskontuak Gazte-txartela daukaten elgoibartarrentzat |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-09-25 08:56 | ||
|
Elgoibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu duten hitzarmenari
esker, Gazte-txartela daukaten 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazte
elgoibartarrek hainbat abantaila eta beherapen izango dituzte urriaren
1etik aurrera.
• Abantaila eta deskontuak
Gazte Informazio Gunean (GIG) atera daiteke Gazte-txartela, Kultur Etxeko bigarren solairuan.
Ordutegia:
• Astelehen, asteazken eta ostiral goizak: 11:00-13:00 • Astelehenetik ostiralera arratsaldez: 16:00 – 19:00
• Zer da Gazte-txartela?
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eta gizartearen arteko lankidetzari esker, gazteei ondasunak lortzeko ahalmena erraztu eta haien bizi kalitatea hobetu nahi duen ekimena da Gazte-txartela.
Helburu hori gauzatu ahal izateko, Gazte-txarteldunek zein Euro<26 txartel homologatuak dituztenek (beste zenbait komunitate autonomo eta naziotako gazteek), ekonomi abantailak izango dituzte, euren produktuak erosi, edota zerbitzu zein ekipamenduak erabiltzen dituzten Gazte-txarteldunei abantaila bereziak aplikatuko dizkiete.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























