Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Urriaren 1ean bukatzen da 2009ko egutegirako argazki lehiaketan parte hartzeko epea
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Urriaren 1ean bukatzen da 2009ko egutegirako argazki lehiaketan parte hartzeko epea PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-09-24 09:56
Klik haundi ikusteko
Lehiaketaren gaia Elgoibar da.
 
Elgoibarko Udalak gogorarazi nahi du oraindik zabalik dagoela 2009 urteko egutegirako argazkiak aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea. Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 1a, asteazkena, izango da.
 
 



 Lehiaketa Elgoibarko Udalak antolatu du Ongarri argazkilari elkartearen laguntzaz, 2009ko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko asmotan. Lehiaketaren gaia “Elgoibar” da. Helburua 2009ko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzea da.
Edozein zaletuk parte har dezake lehiaketa horretan, eta lanak urriaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira.

Lanen aurkezpena
 Argazkiak Elgoibarko Kultur Etxera (Nafarroa plaza 3, 1. ezk., 20870 Elgoibar) bidal daitezke. Horretarako, argazkiarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datu guztiak dituela.
  • Horretaz gain, argazkiak posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira honako helbide honetara E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. Argazkiekin batera, egileari buruzko datuak eman beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak:

  1. Partehartzaileak: Elgoibarren erroldatuta dagoen edozein argazkizalek parte har dezake. Lehiakide bakoitzak , gehienez ere, hiru argazki aurkez ditzake.
  2. Helburua: 2009ko Elgoibarko Udalaren egutegia egitea.
  3. Gaia: ELGOIBAR
  4. Formatoa: paper fotografikoan, koloretan edo zuri-beltzean, 13 X 18 zm neurrian eta formatu horizontalean, edota argazki digitala izanez gero, CD batean ( 300ppp erresoluzioan eta alderik luzeena 20 zm)
  5. Sariak: Udalak eta Ongarrik hamabi argazki aukeratuko dituzte egutegian jartzeko eta 50 eurokin sarituko dute aukeratutako argazkia. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontutan. Argazkiak Udalaren 2009ko egutegian aterako dira.
  6. Saritutako argazkien erabilera: Elgoibarko Udalaren 2009ko egutegian. Gainera, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta aurrerantzean atera ditzakeen egutegi, foileto eta abarretan erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izena jarriz.
  7. Lanen aurkezpena: Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude: a) Argazkiak itxitako gutunazalean eta honako izenburuarekin “Elgoibarko Argazki Lehiaketa” aurkeztuko dira. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Nafarroa plaza 3, 20870  Elgoibar. b) Emailez E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak eman beharko dira. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
  8. Epea: 2008ko urriaren 1era arte izango da.
  9. Epaimahaia: Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko lau lagunez osaturik izango da.






Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 90 bisitari