| Jon Loiola elgoibartarra apaiztu dute |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2006-11-27 09:40 | ||
|
Joan zen zapatuan, azaroaren 25ean, apaiztu zuten Jon Loiola Ansola, 31 urteko gazte elgoibartarra. Elgoibartarrarekin batera, Horazio Argarate eibartarra eta Unai Manterola zumaiarra apaiztu zituen Joan Maria Uriarte Gotzainak, Donostiako Artzain Ona Katedralean egin zen ospakizunean. Loiolak Errenteriako Fatima parrokian eskainiko du bere zerbitzua.
Duela sei urte hasi zen Jon Loiola apaiz izateko ikasketekin. Aurtengo ekainaren 26an (Pedro eta Paulo Apostolu Santuen Festaburuan) Joan Maria Uriarte Gotzainak diakono ordenatu zuen Loiola. Alegia, apaizgai izatetik diakono izatera pasa zen.
Apaiztu aurretik ejertzizio espiritualak egiten aritu da Loiola astebetez Irunen. Gotzain Jaunak apaiz ordenatu ostean, Errenteriako Fatima eta Alberga parrokiek osatzen duten Pastoral Barrutian egingo du bere zerbitzua. Dena dela, joan zen irailetik ari da bertan lanean.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























