Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Elgoibarko Zinemaldia
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Elgoibarko Zinemaldia PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2008-09-18 21:57
Image
Badira hilabete batzuk, Barreneko agerkari digital honetan, gure herrian zinemari egiten zaion jaramon urria azpimarratzen jardun zutela. Titularrak ere halakoxeak, Azken 5 urteetan erdira jaitsi da zine-ikusle kopurua Herriko Antzokian","Zine ikusle kopuruak behera egiten jarraitzen du","Antzerkia zinea baino osasuntsuago". Ematen ziren (eta ez ziren) datuei erreparatuz, ikus zitekeen konklusio ezberdinak ere atera zitezkeela. Hala ere, gai hau (ez titularretan bakarrik) behin eta berriro platerera atera beharrak, susmo txarra eragin zidan, edo hobe esan, beldurra. Kazetari hauek interes pertsonalen bat dute gurean zinerik ez dadin izan, edo inoren aginduz dihardute izan lezakeen eragina neurtzen. Tira, gehiegi maite ditugula Herriko Antzokiko zine emanaldiak, arrazoi txatxuok tarteko, gabe utz gaitzaten.

 Ulertzekoa da jendeak behera egitea, puntakotzat jotzen diren estreinu horiek guztiak, jende oldeak mugiarazten dituztenak erreta iristen direlako gurera; dela saretik jeitsi ditugulako, dela hiriburuan ikusi ditugulako, gaur egun normaltzat jotzen ditugun zentro komertzialetako egunpasa horietan. Oso adierazgarria izan zen niretzat, duela bi urteko pelikularik ikusiena Aupa Etxebeste izatea, sare komertzialetatik aparte dabiltzan filmeok eskeintzea posible denaren erakusle.

  Une honetan ariko dira Donostiako zinemaldia aurkezten. Entzun dut nonbait 50000 sarreratik gora saldu direla dagoeneko. Zerbait esan nahiko du. Inoiz han ibili denak badaki, zer nolako programazioa eta emanaldiak izaten diren. Doblajerik ez, azpitituluak, kultura arrotzak, aktore aktoresa ezezagunak, filma zaharkituak, ziklo tematikoak etab...alfonbra gorri famatuarekin zerikusi gutxi dutenak. Ai! orain ere han nengoke ahal banu, Printzipeko salarik txikienean, txuribeltzeko zahar zahar bat, dozena bat lagunen artean ikusiz, urrutira gabe, atzerritar itxurako bizar zuri edadetu bat, akreditazio eta guzti, urtea joan eta urtea etorri, beti eserleku berean dudala. Jarraitzen ote dio?

  Eskerrak Ongarriri! Zinemaldia urreratzen digu bertaratu ezin dugunoi. Era xume eta atzeratuan, ihazko filmak izaki, baina urtero eta seguru, jada ohitura bihurtzeraino. Badauka hor Donostiako Zinemaldiak zer hobetua, adibidez, Zinemaldia Gipuzkoako herrietara, eta batez ere gurean bezala zinemari eusten dioten aretoetara hedatuz. Ez naiz ari Sail Ofizial, alfonbra gorri edo belodromoko ponpaz, nori axola zaizkio, Zabaltegi eta Atzerabegirakoez baizik. Donostian zinema aretoak bakantzen ari dira, zer esanik ez gure inguruko herrietan.Gurean ordea jarraitu ezezik, jabetu beharko genuke zinemarako dugun areto paregabeaz; eta gozatu; eta banoa zinera berandutu baino lehen.

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Une honetan 91 bisitari