| Industria Ministerioko Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari Orokorrak IMH bisitatu du |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2008-09-18 08:41 | ||
|
Antonio Sanchez Bustamante, Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari
Orokorrak IMH bisitatu zuen atzo (irailak 17), AFM eta Proschoolsek
gonbidatuta. Ez da IMHk irailean jaso duen bisita ofizial bakarra izan,
besteak beste, irailaren 8an Espainiako Lan Ministerioko Enplegurako Idazkari
Nagusiak, Maravillas Rojo andreak bisitatu baitzituen IMHko
instalazioak.
Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza ministerioko Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari Orokorrak, Antonio Sanchez Bustamantek IMHko eta Makina Erremintaren Museoko instalazioak xehetasunez ezagutu zituen. Bisitaren helburua, gonbidatuarekin harreman zuzena egitea zen, AFM-Proschools-IMHk garatzen dituzten nazioarteko proiektuetan etorriko diren kolaborazioak landu ahal izateko.
Maravillas Rojo andrea, Espainiako Lan Ministerioko Enplegurako Idazkari Nagusia, eta Javier Orduña Enplegurako Zerbitzuko Zuzendaria Elgoibarko Makina Erremintaren Institututura gerturatu ziren irailaren 8an, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak gonbidatuta.
Bernard Cazala, Pirinio Atlantikoen Ogibideen Ganbarako Presidentea (Chambre Régional des Métiers et de l'Artisanat d' Aquitaine) buru zuen ordezkaritza taldeak IMHko instalazioak eta jarduerak ezagutu zituen irailaren 15ean. Makina Erremintaren Museoa bisitatzeko beta ere hartu zuten.
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























