Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Aitor Gisasolak aktore lanak egiten dituen film laburra aurre-estreinatuko dute Zinemaldian
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Aitor Gisasolak aktore lanak egiten dituen film laburra aurre-estreinatuko dute Zinemaldian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2008-09-17 11:08
Klik haundi ikusteko
Aitor Gisasola "El Tiempo prestado" film laburreko fotograma batean.

Aitor Gisasola elgoibartarrak “El tiempo prestado” laburmetraian hartu du parte aktore lanetan, eta zapatuan (irailak 20), aurre-estrenaldia izango da Donostiako Zinemaldiaren baitan.

 
 

  Aurre-estreinaldia Donostiako Zinemaldian
 Eguenean (irailak 18) hasiko den Donostiako Nazioarteko Zinemaldian emango dute estreinakoz laburmetraia Donostiako Principe aretoan, baina Aitorrek azaldu duen moduan, gonbidapen bidez bakarrik joan daiteke ikustera, eta kasu honetan laburmetraia egiten parte hartu dutenak eta Zinemaldietan ibiltzen den jende aditua bakarrik dago gonbidatua. Gisasolak azken unean izan zuen honen berri eta penatuta dago, lagun eta familiakoek ezin izango baitute bere lana ikusi, “gonbidapen bakarra daukat emateko”. Laburmetraia Elgoibarren ematea gustatuko litzaioke eta bere esku dagoen guztia egiteko prest dago.

  Zahartzaroa ardatz duen drama
Klik haundi ikusteko
Laburmetraiko protagonista, mokorrean min hartu duen aitona.
 Drama familiarra eraman du pantaila handira David Gonzalez Rudiez zuzendariak (Produkzioa, muntaia eta istorioa idazteaz ere bera arduratu da). Erori, mokorrean min hartu eta semearen etxera joan beharrean aurkitzen den adineko aitona (Jose Ramon Argoitia) baten istorioa kontatzen du “El Tiempo prestado" film laburrak. Marta, aitonaren iloba oporretan dago oraindik eta Aitor Gisasolak Martaren anaiaren papera antzezten du, 16 minutuko laburmetraian. Argumentuaz ahalik eta datu gutxien ematea hobe dela uste du Gisasolak.

  Euskal zinegintzako aktore ezagunak lantaldean
 Grabaketa lanak 2007an egin zituzten Donostiako Tabakalera eraikinean. 35 milimetroko formatuan grabatu zuten laburmetraia, aitonaren errealitate grisa hobeto islatzen duelako. Argazki zuzendaria Javier Agirre Erauso ezaguna izan da, eta antzezle lanetan ere, euskal zinegintzako aktore ezagunak aritu dira: Jose Ramon Argoitia, Felix Arkarazo eta Miriam Martin.

 Erronka eta proiektu berriak
Klik haundi ikusteko
 Aitor Gisasola Keler zerbezaren iragarkian ikusi genuen telebistan (ikus hemen: Aitor Gisasolaren lehen pausuak publizitate munduan). Aurrerantzean Taupada Antzerki taldean jarraituko du, eta antzerki musikalen munduan barneratzea gustatuko litzaiokeela esan digu. Laster, hil eta gero zer ote dagoen azaltzen ahaleginduko diren laburmetrai batean hartuko du parte K6 Gestion Cultural enpresa donostiarrarekin, eta museoetan ikusi ahal izango da lan hori.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 90 bisitari