Euskadiko kale eta errepideetan gertatzen diren auto harrapatzeak gutxitzeko zaintza eta kontrol kanpaina martxan jarri dute Ertzaintzak eta udaltzainek. Datorren astera arte iraungo du kanpainak.
• Gidarientzako:
Semaforoa gorrian pasatzeak edo seinalatutako igarobide batean oinezkoak duen lehentasuna ez errespetatzeak 150 euroko isuna ekarriko du, eta gidabaimenean 4 puntu galtzea.
• Oinezkoentzako
Semaforoa gorrian igarotzeak edo zebra biderik ez dagoen lekuan bidea gurutzatzeak 90 euroko multa ekarri dezake. Zigor hori 100 eurotara iritsi daiteke autoek lehentasuna duten lekuetan oinezkoek bidea ematen ez dietenean.
Ekimen hau Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoa 2003-2006 izenekoaren baitan kokatzen da. Harrapatzeak gutxitzea da, gehiegizko abiadura mugak errespetatzearekin batera, Plan Estrategikoaren lehentasunetako bat.
Salaketarik gabe eraginkortasun gutxi
Javier Oñederra udaltzainburuak azaldu digunez, “Kanpainak, bai gidariek eta baita oinezkoek ere, kontzientzia har dezaten egiten dira: gidariek, bere betebeharrez ardura har dezaten eta oinezkoek, berriz, euren ardurak zein diren jakin dezaten. Kontzientzia hartzeko den arren, esperientziak erakusten du, jakinarazteak berak bakarrik, salaketarik ez badu, ez duela ezer asko balio. Gauzak diren moduan esateko, elgoibartarrok ez ditugu espaloiak, oinezkoen pasabideak, elbarrituentzako espaloietako beheraguneak, elbarrituentzako aparkalekuak errespetatzen, eta hau larria eta arriskutsua da”.
Ez da udaltzain kopurua handituko
Kanpaina hau dela-eta ez da udaltzain kopurua handituko. Udaltzainek, “eguneroko jardunean kontu gehiagorekin erreparatuko diote kanpainak ukitzen dituen gaiak. Kasu honetan, semaforoak eta oinezkoentzako diren pasabideen erabileran sakonduko da, aldi berean aurretik datozen telefono mugikorren erabilera, segurtasun uhala, eta abarren kanpainekin jarraituko dugu". Guzti hau ohartarazpen eta salaketen bitartez landuko da. Udaltzainburuak kanpainaren eraginkortasunean sinisten du. “Seguru nago, kanpaina hauen bidez errespetua zabalduko dugula, lan horretan gida baimenaren puntuak galtzeko arriskuak eragina izango baitu”.
Informazio gehiago:
• Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila (PDF)
• Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazioa Saila
|
Ezer gerta aurretik arazoa konpondu mese Ion 2006-11-29 14:14:17 Orain dela urte batzuk Maalako bide gurutzean auto batek ume bat hil zuen. Geroztik semaforoak daude bide gurutze horretan, ez dakit behar bezela errespetatzen diren. Nire ustez, zebrabideak ez dira errespetatzen, eta errespeta daitezen "altxatuta" dauden hoietakoak izan behar dira, autoak gelditu beharra daukatela gainetik pasatzeko. Ia Malakoa bezelako beste arazo larri bat izan aurretik arazo hau konpontzerik daukagun. | Suitzarrek bai! Zebra 2006-11-30 18:07:45 Gidatzen dugunean semaforo, eta batez ere, zebra bideak ez ditugu errespetatzen. Zebra bide bat gurutzatzera noanean ez zait burutik pasa ere egiten alde bietara begiratu gabe jarraitzea. Legea nire alde egongo da eta gidaria multaz josiko dute. Nik, badaezpada, nahiago osorik jarraitu. Ez daukagu kultura hori barneratuta. Duela urte batzuk Suizara joan nintzen lehen aldian auto guztiak geratzen zirela konturatu nintzen. Asko harritu ninduen. Hauek bai aurreratuak pentsatu nuen. Suitzar batek esan zidan gero, multa handiak ordaindu behar dituztelako direla horren finak. Aberatsak izango dira, baina hauei ere min egiten die poltsikoa ikutuz gero. Behin eta berriz frogatzen da zigorrik gabe ez dagoela zibilizaziorik! giza izaera izango da. Autoan goazenean, benga, pasa zaitez azkar motel hori! eta oinezkoak garenean; inuzente honek ez al dauka geratzeko asmorik... | ihauterietako pilarreko istripua neuk 2007-02-27 12:32:38 emakumea zen,F.A.G.aldizkarian ere gaizki jarritakoa. | Zelan dago? Mai 2007-02-27 13:15:51 Eta ba al dakigu zelan dagoen istripua izan zuen emakumea? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |