|
Emakumeentzako Autodefentsa ikastaroa emango du wingtsun eskolak |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-09-16 15:15 |
|
“Azken aldian entzun eta ikusten diren gauzekin emakumeak ez dira
seguru sentitzen eta askok geratu naute kalean, emakumeentzako
autodefentsa ikastaro bat antolatu beharko nukeela erregutuz”. Peio
Plaza, Elgoibarko wingtsun eta esgrima eskolako irakaslearen berbak
dira. Eskariei kasu egin eta ikastaroa eman egingo du.
Zer landuko da autodefentsa ikastaroan?
Autodefentsarako oinarrizko ezagutzak irakatsiko ditu Peio Plaza maisu elgoibartarrak. Horrez gain, psikologiari dagozkionak eta eraso ohikoenen aurrean agertu behar den portaera ere azaldu eta ikasleekin landuko ditu.
- Noiz: Urriak 1, 8, 15 eta 22
- Ordutegia: 19:00-21:00
- Prezioa: 25 euro
- Adina: 15 urtetik gorakoentzat.
- Plaza kopurua: Plaza mugatuak dira eta ikastaroaren amaieran diploma bana emango zaie klaseetara joan direnei.
- Informazio gehiago eskuratu eta izena emateko Olaizaga Kiroldegiko harrerara jo eta ikastaroaz galde egin.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |